Euskararen aro eta euskalki guztietako lexikoa jaso eta antolatzea xede duen Orotariko Euskal Hiztegiaren argitalpen berria dugu, edukiz aberastua eta itxuraz berritua. 14. argitaraldian, 154 sarrera berri, 243 azpisarrera berri eta TEI (Text Encoding Initiative) delako testu-kodeketaren arabera egituratutako 48.521 adibide berri agertzen dira.