Azken eguneratzearekin 50.535 forma jasotzen ditu Euskaltzaindiaren Hiztegiak. Edonola ere, Miriam Urkia arduradunaren hitzetan, hiztegia etengabe berrikusten da eta kalitatezko hiztegia izatea kantitatea baino garrantzitsuagoa da.
Hauexek dira gehitu diren forma berri batzuk: flexo, fobiko, enpaste, biorritmo, adimen artifizial, korronte alterno, gaupasa egin, greba egin… Hona hemen aldaketa guztiak.