Didaktika-foroa

Irakasleen itxaropenak eta motibazioa

Irakasleen itxaropenak eta motibazioa

by Iñaki Murua -
Number of replies: 0

"Expectativas y motivación docente" sarrera idatzi du Juan Fernándezek bere blogean, M. Kay Alderman-en Motivation and Achievement liburutik abiatuta. Itxaropenek eta jokabide-aldaketak lotuta ei daude. Hortaz aparte, eraginkortasun handiko irakasleen ezaugarriak aipatzen dira, ikerketak aipatuta; izan ere, irakasleen "eraginkortasun" horrek ba omen du eraginik ikasleen jardueran. Gainera, ikasleen autoeraginkortasunerako baliagarriak diren faktoreak ere irakasleentzat baliagarriak direla dio. 

Hiru ideia praktiko ematen ditu bukaeran. Hona hemen itzulpena:

  1. Idatzi ikas-helburu bat zuretzat, errorea prozesuaren osagai bat dela aintzat hartuta. Jarri ardatza aurrera egin dezakezun zerbaitetan, eta zuzenean egiaztatu aurrerapen hori.
  2. Hartu zure ikasleen aurrerapenei buruzko datuak; zure motibazioa ahultzen den garaietan aurrerapenak daudela gogoraraziko dizkizuten une gogoangarriak izan daitezke.
  3. Bilatu praktika-eredu izan daitezkeen kideak; behatu eta gisa, begiratu eta idatzi jaso garrantzitsuenak iruditzen zaizkizun kontuak.