Didaktika-foroa

Gardentasun ortografikoa

Gardentasun ortografikoa

by Iñaki Murua -
Number of replies: 3

Ba al dakizu zer den gardentasun ortografikoa? Eta horrek zer eragin izan dezakeen hizkuntzen ikas-irakaskuntzan? Hona hemen Jon Andoni Duñabeitiak The Conversation webgunean idatzitako sarrera: "¿Por qué podemos leer finés sin hablarlo? Qué es la transparencia ortográfica".

In reply to Iñaki Murua

Er: Gardentasun ortografikoa

by Hasier Agirre Aranburu -
Entzun izan dut gaztelania dela, latinetik datozenen artean, gardentasun ortografikoa duen bakarra. Ez ote euskararen eraginez?


In reply to Hasier Agirre Aranburu

Er: Gardentasun ortografikoa

by marga ibáñez -

Bueno, gaztelania oso gardena da, baina ez erabat... Gainera, hizkuntza batzuetako soinu guztiak errepresentatzea oso zaila da... hatxe belarrak... erre erretroflexua... Euskaraz t sabaikaria... d sabaikaria... Bermeoko jota ahostuna... en fin...

Ingelesa da ilunetan ilunena, bai horixe!!!

In reply to marga ibáñez

Er: Gardentasun ortografikoa

by Ainara Maya Urroz -
Jakina da euskararen eta gaztelaniaren arteko harreman estua aspalditik, ikerketa asko egin baitira horren inguruan, eta bada baieztatzen duenik ere gaztelania euskararen eraginez sortu zela; hala adierazten du Maite Echenique hispanistak "Lengua española y lengua vasca: una trayectoria historica sin fronteras" artikulu zientifikoan: (...) El nacimiento de la lengua castellana se produjo en estrecho contacto con la lengua vasca (...).
Echeniqueren artikuluan, bi hizkuntzen arteko eragina eztabaidaezina da.

Euskararen lurraldean latinizazio handia egon zen. Hona adibide txiki bat:
• culter > golde
• digitale > ditare (titare)
• catillus > katilu
• …

Gaztelaniak, era berean, euskaran izan du gaur arte eragina fraseologian, hala nola derrigorrez, derrigorrean... (< de rigor: cf. Echenique, 2010).

Baina, euskarak erromantzeari ere mailegatu dizkio hotsak eta hitzak, bost bokalen sistema bokalikoaz gain:
esker > katalanez esquerra, aragoieraz esquerro, gaztelaniaz izquierda, asturieraz esquierda, galegoz esquerda eta portugesez esquerda. Eta, Erdi Aroko gaztelaniazko trataera-formak ere mailegatu dira euskaratik. Adib.: Aita Martin ‘Don Martín’ > Chamartín; Minaya Alvar Fáñez ‘mi anaia’...

Azken batean, Echeniqueren tesia da euskararen eta gaztelaniaren arteko harreman linguistikoak etengabekoak izan direla historian, bi sistema linguistiko desberdin izan arren. Hala ere, bi hizkuntzen arteko berdintasun fonetiko-fonologikoek (sistema bokalikoa, adib.) desberdintzen dute gaztelania gainerako latinetiko hizkuntzetatik, eta horrek errazago egiten al du gaztelania ikastea frantsesa ikastea baino, adibidez? Agian horregatik errazagoa da irakurtzea Las chicas y los chicos, ezen ez Les filles et les garçons?


________________________________________
Erreferentzia bibliografikoa:
• Echenique, M. (2016). Lengua española y lengua vasca: una trayectoria historica sin fronteras. Revista de Filología, 34, 235-252 or.; ISSN: 0212-4130.