Nola izan irakasle ona: hamar aholku

Nola izan irakasle ona: hamar aholku

by Alex Mungia -
Number of replies: 0

Fernando Díez irakasleak dioen moduan, eskolak ematea ez da erraza, eta ezinbestekoa da prestakuntza ona izatea irakasleak. Fernando Díezek Deustuko Unibertsitatean egin du bere ibilbide profesionala. Irakasle ez ezik, Deustuko Unibertsitateko DEIKER-OTRIko (Ikerketaren Emaitzak Transferitzeko Bulegoko) zuzendari ere izan da (2004-2023), besteak beste.  

Hogei urtetik gorako irakasle-esperientzian oinarrituta, hamar aholku eskaintzen ditu The Conversation aldizkarian Fernando Díezek:

  1.   Ikasleen izenak ikasi.
  2.   Jendaurrean, errietarik ez.
  3.   Funtzionamendu-irizpideak argi azaldu aldez aurretik.
  4.   Saioen iraupena zaindu: arretari 50 minutuz eusten zaio, asko jota.
  5.   Teoria eta praktika konbinatu.
  6.   Klaseen hasiera landu.
  7.   Gertuko egoerak eta adibideak erabili.
  8.   Arazoak bakarka eta maila pribatuan konpondu ikasleekin.
  9.   Liderrak irabazi.
  10.   Etengabeko ebaluazioa bideratu.

Aholku horiek irakasle hobea izaten lagunduko digute, baita ikasle motibatuagoak lortzen ere.