Cambridge Elements in Language Teaching bildumaren azken zenbakia da Assessment for Language Teaching. Maiatzaren 20ra arte dago doan deskargatzeko aukera.
Aek Phakiti eta Constant Leung dira egileak. Hizkuntza-irakasleentzat idatzita dago bereziki, ebaluazioa eraginkortasunez burutzeko aukera izan dezaten. Ingelesaren irakaskuntzan ebaluazio-ikuspegien oinarri diren funtsezko kontzeptuak, usteak eta praktikak berrikusi dituzte; hala, ebaluazio-ikuspegi desberdinen aukeren eta mugen azalpen eguneratuak eskaintzen dituzte.
Bilduma berekoa da Jasone Cenozek eta Durk Gorter-ek idatzitako Pedagogical Translanguaging liburua. Irakasbilen egina du erreseina. Hau ere Sarean doan deskarga liteke.
Assesment for Language Teaching liburuaren bideo-laburpena (ingelesez)