Adimen artifizialean (AAn) hutsetik hasita lehen urratsak nola eman azaltzeko sarrera bat eman dute argitara Xataka webgunean: "Cómo iniciarse en la inteligencia artificial desde cero: conceptos básicos, herramientas, trucos y consejos". Hala, besteak beste, AA zer den eta zer ez den azaldu dute (ez dela ordenagailu bat, adibidez), galderak egiten jakitearen garrantzia sumatuko dugu eta tresna batzuk ezagutuko ditugu.
Galderak (edo prompt-ak) egiteaz irakasleei begirako saio bat eman du egunotan Sonia Martínez Requejok: "Sácate partido a la IA. Técnicas de prompting para docentes inquietos", Aurkezpen batean dugu azaldu duenaren berri, adibide eta guzti.