Didaktika-foroa

Zein alditan zaude adimen artifizialaren erabilerari dagokionez?

Zein alditan zaude adimen artifizialaren erabilerari dagokionez?

by Iñaki Murua -
Number of replies: 0

Open AI enpresak duela urtebete inguru plazaratu zuen ChatGPT.  2023ko urtarrilaren 23an horren inguruko ekarpena egin zuen Abel Camachok Irakasbilen;  harrez geroztik, behin baino gehiagotan agertu da webgune honetan. Adibidez, eskolak prestatzeko baliatzeaz jardun zuen Marga Ibañezek martxoan.

Carlos Aldama ikertzailearen "Un año de ChatGPT: ¿se han cumplido los pronósticos?" testua argitaratu dute The Conversation webgunean. Hiru aldi aipatzen dira bertan adimen artifizialaren erabilerari dagokionez: ezjakintasuna, erabilera eta menderatzea. Nola ikusten duzu zeure burua, erabiltzaile zein irakasle gisa? Zein da orain arteko eskarmentua?