Hizkuntz kontuak

Euskaltzaindiaren Hiztegian 843 sarrera berri

Euskaltzaindiaren Hiztegian 843 sarrera berri

par Ainara Maya Urroz,
Nombre de réponses : 0

Euskaltzaindiaren Hiztegiaren edizio berritua 2016an atera zen, eta, horrekin batera, Interneteko bertsioak garrantzi berezia hartu zuen; izan ere, geroztik etengabe berrituz joan da Interneteko bertsio hori sarrera berriak gehituz edo lehendik zeudenak moldatuz edo kenduz.

Aste honetan bertan, 843 sarrera berri gehitu dira, besteak beste, probestu, testu(-)prozesadore, adimen(-)gaitasun, apelazio(-)errekurtso, aliritzira eta alborakuntza bezalakoak. Horien artean, bada azpisarrera-multzo handia, non lokuzio modura adierazitako zenbait azpisarrera berri dauden: bahian hartu, etxea ipurditik atera, zainak gontzetarik atereak izan edo/eta gonbita egin.

Zerrenda luzearen amaieran, adibideren bat gehitu, kendu edo moldatu diren azpisarrerak ageri dira, esaterako, gehitu direnen artean, multikulturalismo, kultura(-)aniztasunaren sinonimo.



Gehiago jakiteko:


Euskaltzaindia

eh