Didakteka
Euskaltzaindiaren Hiztegiaren bigarren edizioa: berritua eta zabaldua
Argitaratua: Thursday, 6 October 2016, 2:35 PM
Euskaltzaindiaren Hiztegiaren bigarren edizioa aurkeztu berri du Bilbon Akademiak, eta arduradunek adierazitakoaren arabera, modernoagoa, aberatsagoa eta erabilgarriagoa omen da. Paperean eta interneten zabaldu den edizio honek 37.884 sarrera eta 6.944 azpisarrera dauzka, hau da, 44.828 forma eta 61.398 adiera, eta erabiltzailearen esku jarri dira Euskaltzaindiaren baliabide lexikografiko guztiak. Garrantzi berezi hartzen du interneteko bertsioak, besteak beste, papereko eduki guztiak izateaz gain, kontsultak egiteko hainbat erraztasun eskaintzen dituelako.
Show comments