Hizkuntz kontuak

"Zerrenda", urteko hitza Euskaltzaindiarentzat eta UZEIrentzat

"Zerrenda", urteko hitza Euskaltzaindiarentzat eta UZEIrentzat

by Iñaki Murua -
Number of replies: 1

Aurten erabilera nabarmena edo bereizgarria izan duten hitzen artean, zerrenda hautatu dute Euskaltzaindiak eta UZEIk urteko hitz. Gazako zerrenda toponimoaren ezohiko protagonismoak bide eman du zerrenda lursail luzea eta estua ere badela gogoratzeko.

Albistea Euskaltzaindiaren webgunean.


In reply to Iñaki Murua

Er: "Zerrenda", urteko hitza Euskaltzaindiarentzat eta UZEIrentzat

by Hasier Agirre Aranburu -
Oso adibide egokia da hizkuntza nola aldatzen den edo unean uneko beharretara nola egokitzen den ikusteko. Nork ez du lotzen "zerrenda" hitza, ti-ta batean, erdarazko lista-rekin? Ipini izena zerrendan, egin erosketen zerrenda.

Orotarikora jo besterik ez dago, ordea, hitz asko eta askorekin ezkontzen dela eta ñabardura asko dituela ikusteko: ogi-zerrenda (ogi-xerra), lur-zerrenda (hau litzateke Gazakoa), oihal-zerrenda (oihal-tira), mendi-zerrenda (mendikatea) eta abar.