“Batu ditzagun gure ahotsak” leloa duen kanpaina jarri da abian; Eusko Jaurlaritzak, Nafarroako Gobernuak eta Euskararen Erakunde Publikoak sustatu dute. Kanpainak herritarrei dei egiten die gaitu.eus atarian sartu eta euren ahotsa grabatzeko teknologiei euskara irakasteko.