Interesgarria oso. Ez dira arauak, proposamenak baizik. Komeni da jakitea, ordea, araua aldez aurreko proposamenetik edo haututik etortzen dela, eta ez alderantziz. Arauak ez dira zerutik erortzen, zaparradak bailiran.
Euskaltzaindiak ez du terminologiarik sortzen, esparru bakoitzeko adituek edo arituek sortutakoa finkatzen eta arautzen du. Egunkarietako erredakzioetan edo EITBn, konparazio baterako, egunero-egunero eman behar izaten dituzte sortzen doazen termino berrien ordainak ahalik eta euskararik jatorrenean, eta ez daukate Euskaltzaindiaren zain egoterik.
Euskaltzaindiak ez du hizkuntza egiten, erabilera azterturik arautu eta finkatu baizik. Beraz, Euskaltzaindiari egin dakiokeen mesederik handiena nork bere esparruan bidea ibiltzea, urratzea da, Adolfo Arejitak bere erara egin duen bezalaxe, iritzia beldurrik gabe emanda.
Asteburu on denoi!