Kaixo, ez nekien non jarri galdera hau, baina egiaztatzegintza eta, beraz, ebaluazioarekin lotura duenez, hemen jartzea erabaki dut. Nire ikasleei behin eta berriro zuzentzen diete "gustatuko litzaidake" adierazpena, besteak beste, "erdarakada" etiketa jartzen diete. Hori, noski, ez da gertatzen azterketa ofizialetan, ez baitakigu zer zuzendu dieten, baina aztertzaile-lanetan diharduten irakasleek esaten diete. Horren ordez, " nahiko nuke" erabiltzeko esaten diete.
Horren harira, nire ikasleetako bati " esatea nahiko nuke" erabiltzea gomendatu diete, eta bai, JAGONETen jasotzen dute. Agian gehiago irakurri beharko nuke, baina benetan arrotza.
https://labur.eus/ceNGh
Zer esan behar diet ikasleei?
Mila esker anitz!