Hizkuntz kontuak

Ber- edo bir-?

Ber- edo bir-?

by Hasier Agirre Aranburu -
Number of replies: 4

Euskaltzaindiak ez du erabaki jakinik hartu bi aurrizki horien gainean, baina, halatan ere, ematen digu nola jokatu jakiteko arrasto edo argibiderik: joera nagusia omen da bokalez hasten diren hitzei ber- eranstea, eta kontsonantez hasten direnei, berriz, bir-.

EHULKUren aholkuetan ere, zuzentasun-epaia eman orde, aipatutako aurrizkien ohiko erabileraz ohartarazten da, Euskaltzaindiaren ikuspegiarekin bat etorrita. Hona, adibide argigarri pare bat:

  • Hondakinak birziklatzeko kanpaina abian jarri du udalak.
  • Beste berrikuspen batzuek helburu mugatuagoak izaten dituzte.

Salbuespen gutxi batzuen berri ere ematen zaigu: berpiztu aditzak, eta baita birraitona, birramona edo birresku hitzek ere, legokiekeenaz besteko aurrizkia hartzen dute.




Informazio osagarria:





Tags:
In reply to Hasier Agirre Aranburu

Er: Ber- edo bir-?

by Ainara Maya Urroz -
Hiztegigileek ber-/bir- aurrizkidun aditz askori eman diote sarrera, gaztelaniazko re- aurrizkidunen ordain gisa. Euskaltzaindiak literatura tradizioan ageri direnak arautu ditu estandarrerako: berraztertu, berregin, berreraiki, berrerosi, berresan, berreskuratu, berrezarri, berrikusi, berpiztu, berretsi, birjaio, birlandatu, birlandu, birloratu, birmoldatu, birsaldu, birsortu.

Aditzak adierazten duen ekintza edo gertaera errepikatzea, berriro gertatzea, hori da aurrizkiak gehitzen dion balioa.
Hala ere, Euskaltzaindiaren Euskararen Gramatikan aurki ditzakegu izenari bir- erantsirik sorturiko izen eratorriak ere: birrarto, birrazi, birgari, birririn, birloba, birlora, birzahi… ‘Bigarren aldiz lortzen dena’ izan daiteke oro har izen hauen adiera. Eratorbide ihartutzat eman daiteke. Mota horretakoak ditugu birraitona edo birramona ere. Kasu horretan bir- aurrizkia dute, nahiz eta izena bokal batez hasi.




Erreferentzia:

Euskararen gramatika. (2022). Euskaltzaindia.
In reply to Ainara Maya Urroz

Er: Ber- edo bir-?

by Hasier Agirre Aranburu -
Interesgarria, inondik ere, zure ekarpena. Begira zer topatu dudan Orotarikoan zure hari horri tiraka:
birribindu.
birribindu. "(L-ain, BN-lab), rejuvenecerse" A. gaztetu.


In reply to Ainara Maya Urroz

Er: Ber- edo bir-?

by Iñaki Villoslada -


Ekarpen interesgarria egin dute Hasierrek eta Ainarak -bir eta -ber aurrizkiari buruz.

Erdal re- "errepikapena" adierazten duen aurrizkiaren ordain zuzen-zuzena da. Partizipioari eransten zaio gehienbat (emankorra). Euskal Jatorrizko izen askori ere ezarri zaie (ez emankorra). Esan bezala, bir- kontsonantez bukaturikoei jartzen zaio eta ber- bokalez amaituei (berpiztu salbuespena).

Adibide batzuk berrahoratze (Med.), berraztertze (Adm.), berregokitu, berrikusi, berreuskalduntze, berrelkarketa, biharrmona, berrehun, birranaia (anaia-erdia), birritan, berretsi...

Baina: errepasatu (ez *birpasatu).

Orain, nahi baduzue, egin honako ariketa hau:

  • Jarri euskaraz edo gaztelaniaz:
  1. Reagrupamiento (Mat. edo Est.):
  2. Reenviar (Informatika):
  3. Rebobinador (Merkataritza):
  4. Rellamada (Garraioa, Posta...)
  5. Rehabilitación (Inguramena):
  6. Birformulazio (HIzkuntzalaritza):
  7. Birgaixotze (Med.):
  8. Birgaldera (Zuzenbidea):



In reply to Iñaki Villoslada

Er: Ber- edo bir-?

by Ainara Maya Urroz -
Orain, zuk botatako erronkari heldu diot eta itzulpen-ariketa egin dut:

  1. Reagrupamiento (Mat. edo Est.): birbatze
  2. Reenviar (Informatika): birbidali
  3. Rebobinador (Merkataritza): birbobinatu
  4. Rellamada (Garraioa, Posta...): birdeia
  5. Rehabilitación (Inguramena): birgaitze (eraik.)/ errehabilitazio (med.)
  6. Birformulazio (Hizkuntzalaritza): reformulación
  7. Birgaixotze (Med.): recaida
  8. Birgaldera (Zuzenbidea): repregunta
Bir-/ber- aurrizkiez gain, euskarak ere beste aurrizki antzeko bat badu: arra-/erre-. Baina, ñabardura txiki batez desberdintzen direla uste dut. Izan ere, arra-/erre- aurrizki horren jatorria argi eta garbi erdarazko re- aurrizkitik dator eta errepikatzen den zerbait adierazten da aurrizki horrekin; baina bir-/ber- aurrizkiak erabilita, errepikatu esan nahi du ala zerbait beste modu batera esatea? Adib. 'Birgaldetzea' ez al litzateke beste modu batera galdera egitea zuzenbidean ( eta ez *arragaldetzea, modu berberean berriro galdetzea)?

olariaga