Appa Hi! hitanoa lantzeko aplikazioa eguneratu dute

Appa Hi! hitanoa lantzeko aplikazioa eguneratu dute

by Iñaki Murua -
Number of replies: 1

 Duela urtebete kaleratu zen Appa Hi! aplikazioa eguneratu egin dutela irakurri dugu Sustatu-n. Hala, euskara batuko hitanoa lantzeko aukera gehitu diote, hasiera batean Oñatiko eredurako baino ez baitzegoen prestatua.

Durangoko Azokan aurkeztu berri dute. Android eta IOSerako bertsioak daude doan.

appa hi 2022


In reply to Iñaki Murua

Er: Appa Hi! hitanoa lantzeko aplikazioa eguneratu dute

by Ainara Maya Urroz -
Kaixo,

telefono mugikorrez hitanoa praktikatzeko eta ikasteko aplikazio hori oso baliagarria iruditzen zait.

Bestalde, berriki HABEren liburutegira iritsi berria da iaz argitaratutako Hika eta noka. Noka ere toka!: hiketan ikasteko eta gure herria hobeki ezagutzeko liburua. Auzolanean egindakoa da, eta helburua da hiketako erregistro informala edo kolokiala berpiztea eta handitzea. C1 mailan ikasleekin berariaz hitanoa lantzeko material didaktiko egokia iruditzen zait.
Bestela ere, hitanoari buruzko ikerketa eta lanketa teoriko asko ditugula aipatzen du Fernando Oiartzun Sagastibeltza liburuaren egileak, eta nahi duenak badu non ikasia hitanoari buruzko webgunean ere bai.