Didaktika-foroa

Ikus-entzunezko gaitasunaren lanketa eskolan

Ikus-entzunezko gaitasunaren lanketa eskolan

by Iñaki Murua -
Number of replies: 2

Trabajar bien la competencia audiovisual en el aula de ELE: secuenciar bien para aprender mejor, Natalia Contrerasek idatzitako sarrera argitaratu dute  Materia Prima, Difusion argitaletxearen blogean.

Egileak dioenez, irudiak egun duen garrantziaz ohartuta, ikus-entzunezkoak gelara eramateak ikasleen motibazioa aregotzeaz gain, zenbait ikuspuntutatik irakaskuntza hobetu ahal du. Ikus-entzunezko testuen izaera multimodalak eskaintzen dituen baliabide komunikatiboen aniztasunetik landu ditzakegu; eraikuntza kulturaletik era bai. Baina ikasprozesuan era sendoan integratu behar dira, jarduerak behar bezala sekuentziatu. Horrela, ikasleak bideoa hobeto ulertuko du eta output esanguratsua sortzeko gai izango da, nahi ditugun trebetasunak integratuta.

Adibide gisa gaztelania irakasteko material bat erabili badu ere, geure esparrurako proposamena eta ondorioak kontuan hartzeko baliagarria izan daiteke Natalia Contrerasen hausnarketa eta proposamena.