Hizkuntz kontuak

Neoloteka, euskal neologismoak ardatz dituen UZEIren egitasmoa

Neoloteka, euskal neologismoak ardatz dituen UZEIren egitasmoa

by Iñaki Murua -
Number of replies: 0

Hauxe da UZEIren Neoloteka egitamoaren helburua: euskarazko neologismoak identifikatu, bildu, aztertu eta sarean edonoren eskura jarriko dituen behatoki bat sortzea. 

Ohikoak dira horrelako egitasmoak beste hizkuntzetan; esate baterako, Neoma (Diccionario de neologismos del Español actual) dago gaztelaniaz eta Neoloteca katalanez.

Webgunean diotenez, 

barnean hartuko dituen neologismoak euskaraz gaur egun erabili arren, erreferentziazko lan lexikografikoetan ez dauden formak izango dira maiz. Hala ere, gerta daiteke Neolotekan jasotako formaren bat hiztegi lexikografikoren batean ere jasota egotea. Edonola ere, Euskaltzaindiaren Hiztegiaren azken bertsio argitaratua (2016. urtekoa) erabiliko da esklusio-corpus gisa (hau da, hiztegi arauemaile horretan ageri diren formak ez dira Neolotekan agertuko).

Abiapuntu gisa, atari plazaratu berrian 50 neologismo bildu dituzte dagoeneko eta hilabetean 20 neologismo inguru gehituz joatea da asmoa. 

Hiztegian jasota ez dagoen eta euskaraz erabitzen den hitz edo esamolde berririk ezagutzekotan, posible da Neolotekan jasotzeko proposamena egitea; formulario bat sortu dute horretarako.