Hizkuntz kontuak

Urri eta sarri, gabezia edo oparotasuna adierazteko

Urri eta sarri, gabezia edo oparotasuna adierazteko

by Hasier Agirre Aranburu -
Number of replies: 3

Zer pentsatua eman zidan aurreko batean Adolfo Arejitari bizkaiera.eus-en irakurri nionak. Adiurre hitza adi + urri hitzen arteko batura omen da. Orotarikora joz gero, garbi ikusten da “entendimendurik eza” dela adieretako bat, baina, hedaduraz-edo, esango nuke gehiagotan erabiltzen dela “inoren jenio edo izaera” adierazteko (“aiurri” gisa maiz).

  • Aiurri gaiztokoa da (OEH)

Kontua da, Ataunen behinik behin, erabiltzen dela “geldiurre” hitza ere. Ezezkoan erabiltzen da gehienean eta pazientziarik edo egonarririk eza adierazten du, nahiz idurizko adieran azkura, kezka edo jakin-mina ere adierazi ditzakeen. Orotarikoan ez ageriagatik, argi dago adiurreren tankera edo osaera bereko hitza dela. Hona sarean aurkitutako adibide bat, On Joxe Miel Barandiaranena:

Sarri antonimoa ere erabiltzen da kontrako adieran. Ilesarria hitza entzun izan dut nik herri-hizkeran, nahiz hau ere Orotarikoan agertu ez. Hona sareko adibide bat:

  • Hogeitaka urte izango zituen, aurpegi estua, egun batzuetako bizarra eta ilesarria tente. Mesfidantzaz begiratu zidan (Herensuge gorriaren urtea / Eneko Aizpurua)

Ez genuke ahaztu behar euskarak baliabide aparta eskaintzen digula halakoetarako, eta, behartzen garenerako, hortxe daukagula beti eskura hitz-elkarketaren antzea. Hitz bat hiztegian ez agertzeak edo Euskaltzaindiak ez jasotzeak ez du esan nahi gure aurrekoek erabili ez dutenik edo guk geuk sortu ez dezakegunik.

Eta zuek, ezagutzen al duzue zuen herri edo eskualdean maiz erabili arren Orotarikoak jasotzen ez duen hitzik?



Informazio osagarria:

In reply to Hasier Agirre Aranburu

Er: Urri eta sarri, gabezia edo oparotasuna adierazteko

by Ainara Maya Urroz -
Hiztegi batuan ez egoteak ez du esan nahi ez denik; izan ere, batutik at, euskalkiak eta aldaera anitz ditu gure euskarak. Nik, esate baterako, iragan abenduko Oarso Bidasoko HITZA astekarian Malerreka eskualdean (Nafarroa) erabiltzen den hitz baten berri eman nuen ('ondabura') eta nik neronek 'orpoa' hitzaren ordez txikitatik erabili eta aditu izan dudana familian. 'Ondabura' Euskaltzaindian topatu ez dudan hitz bat da...
Tags:
In reply to Ainara Maya Urroz

Er: Urri eta sarri, gabezia edo oparotasuna adierazteko

by Hasier Agirre Aranburu -
Mila esker, Ainara! Ekarpen interesgarria.
In reply to Hasier Agirre Aranburu

Er: Urri eta sarri, gabezia edo oparotasuna adierazteko

by Ainara Maya Urroz -
Ez horregatik, Hasier!
gaur jakin dut, 'txoritxo' batek esanda, Euskaltzaindiaren webgunean badagoela lekukotasun idatzi apurren artean, Leizarragaren testuetan, 'oindo-' delakoa:
● 'oindagora' ekialdeko hitza; ‘orpo’: Leiz (oindo-); ez dago argi zein den osaera zehatza, oin-ekin zerikusia baldin badu bederen.