Hizkuntz kontuak

Bi-biak / biak ala biak adierazpide enfatikoak

Bi-biak / biak ala biak adierazpide enfatikoak

par Hasier Agirre Aranburu,
Nombre de réponses : 0

 

Biak ala biak (bi-biak) / biek ala biek (bi-biek) esamolde enfatikoak, gure-gure direnak, maiz askotan agertu ohi zaizkigu nor eta nork-nor erako esaldietan. Honatx, adibide bana:

Gainerako kasuetan, nolanahi ere, nekezago topatzen ditugu aipatutako bi esamoldeak. Jakizue baina, inork zalantzarik balu ere, inolako debekurik gabe erabili daitezkeela deklinabide-kasu guztietan, beheko taulan ikus daitekeen bezala:

Bi-biak

Biak ala biak

Bi-biek

Biek ala biek

      Bi-biei

    Biei ala biei

Bi-bien

Bien ala bien

 

Biak ala biak erakoetan, bi osagaiek hartzen dute postposizio-atzizkia; bi-biak motakoetan, aldiz, bigarrenak soilik. Hona zenbait testutatik ateratako adibide batzuk, beroietan ikusten baita ondoen formaren erabilera askotarikoa:

  • Galde daiteke, era berean (hori besterik ez dira gutunak), afektuen gurutzaketa horrek balio ote duen bi filosofoen pentsamendua hobeto ulertzeko, filosofia izan baitzen bien ala bien bizitzan oinarrizko eta funtsezkoa (https://www.elcorreo.com/zurekin/hannah-arendt-maitasuna-20210712103132-nt.html)
  • Bi-bitakoa da, beraz, azterketa, bi-biotan baita itzulpen-bidea esanguratsua. Lehenak ematen ditu sarri ahazten diren itzulinguru soziolinguistikoak, eta bigarrenak, bestalde, garai bateko euskal traduktologiaren bideetan sarrarazten du irakurlea, egun ere baliagarri izan daitekeena (Dominique Dufau notario senpertarraren testu juridikoak euskaraz: lexikoa eta itzultze-lana).

 


Informazio osagarria:
  • Bi-biak, biak ala biak / Isabel Etxeberria Ramírez / 31 eskutik
  • Euskaltzaindiaren Hiztegia / bi sarrera