Ebaluazio-foroa

Materialak, ebaluazioa eta EEMB: web-mintegi bat abenduan

Materialak, ebaluazioa eta EEMB: web-mintegi bat abenduan

by Iñaki Murua -
Number of replies: 0

GIELEren IV. jardunaldian burutu ez zen ponentzia bat web-mintegi bidez egingo dute abenduaren 16an, arratsaldeko 16:00etan. Gaia, materialek eta ebaluazioak Europako Erreferentzia Marko Bateratuarekin bat egitea. British Councileko Aidan Holland izango da hizlaria.

Eskolan ebaluazioa hobetzeko aritu dira elkarrekin lanean irakasleak eta ikertzaileak hizkuntzen nazioarteko programa batean. Hiru urrats izan ditu lankidetza horrek: ideiagintza, materialen ekoizpena eta baliabideak eskolan erabiltzeko proba pilotua. EEMBaren deskriptoreak material didaktikoekin uztartzeko metodo sendo bat bermatu nahi izan da. Proba pilotuaren emaitzak aurkeztuko dira eta gerora programaren ebaluazio-sistemarako ondoriak azalduko.

Izena emateko formularioa