Hizkuntz kontuak

Euskararen baliabideak ikertzen

Euskararen baliabideak ikertzen

by Hasier Agirre Aranburu -
Number of replies: 16

 

Eguerdi eta ostiral on denoi!

Beheko esaldi hori euskarara itzultzeko beta hartuko luketen boluntarioen bila nabil. Zenbat eta gehiago, hobe. Ikerketa baterako da. Lau hizkuntzatan duzue aipatutako esaldia, baina alemanekoa da jatorrizkoa, eta hargatik ipini dut lehendabizi.

Helburua da boluntarioetako bakoitzak esaldi hori itzultzeko darabiltzan estrategiak ikertzea, baita lau hizkuntza horiek dituzten baliabideetatik euskararako etekinik egokiena zeinetatik atera daitekeen ikertzea ere. 

  • Mila esker aldez aurretik. Behean dituzue esaldiak. Ez du zerikusirik lan-kontuekin, nahiz esaldia curriculum batetik aterea egon... Jolas modura hartu!
  • Fortschritte in Sprachlernen lassen sich daran ablesen, inwiefern Lernende fähig sind, komunikative Situationen und Aufgaben zu bewältigen.
  • Progress in language learning can be measured by the extent to which learners are able to cope with communicative situations and tasks.
  • Les progrès dans l'apprentissage des langues peuvent être mesurés par la capacité des apprenants à gérer des situations et des tâches de communication.
  • El progreso en el aprendizaje de idiomas puede medirse por el grado en que los alumnos son capaces de enfrentarse a situaciones y tareas comunicativas.

 


In reply to Hasier Agirre Aranburu

Er: Euskararen baliabideak ikertzen

by Ainara Maya Urroz -
Arratsalde on jada, Hasier!

ene alemana herdoildu samarrari hautsa kentzeko balio izan dit eta frantsesa nahiz beste hizkuntza horien laguntzarekin hona hemen itzultzaile automatikorik gabe ene euskaran:

Hizkuntza-ikaskuntzaren garapena neur daiteke zenbait komunikazio-egoerei eta -atazei aurre egiteko ikasleak zenbateraino diren gai behatuz.

Asteburu on!
Ainara
In reply to Ainara Maya Urroz

Er: Euskararen baliabideak ikertzen

by Hasier Agirre Aranburu -
Mila esker, Ainara! Segi besteok ere. Zuen itzultzeko modua Ainararenaren edo hurrengo batenaren berbera bada, haren aldeko hautua egin dezakezue.
In reply to Hasier Agirre Aranburu

Er: Euskararen baliabideak ikertzen

by Iñaki Villoslada -
Bikaina iruditu zait Ainararen itzulpena. Nirea, berean oinarrituta, hau izango litzateke: hizkuntza-ikaslearen aurrerapena atzeman daiteke komunikazio-egoerei eta -atazei aurre egiteko ikasleak garatutako gaitasuna neurtuz.
In reply to Iñaki Villoslada

Er: Euskararen baliabideak ikertzen

by Hasier Agirre Aranburu -
Mila esker, Iñaki! Ea jende gehiago animatzen den.
In reply to Hasier Agirre Aranburu

Er: Euskararen baliabideak ikertzen

by Mikel Hoyos -
Esaldiaren ordena jiratuz, hona heman nire aletxoa:

Ikasleek komunikazio-egoerei eta komunikazio-atazei aurre egitean erakutsitako gaitasunaren bidez neur dezakegu ikasle horiek hizkuntzen ikaskuntzan egindako aurrerabidea.
In reply to Hasier Agirre Aranburu

Er: Euskararen baliabideak ikertzen

by marga ibáñez -
Hizkuntza-ikasle bat komunikazio-jarduerak gauzatzeko gai den ahalean, delako hizkuntzaren garapena gertatzen ari dela ebidentzia dezakegu.

Literaltasuna komunikagarritasunaren kaltean delakoan.....🤣🤣🤣
In reply to marga ibáñez

Er: Euskararen baliabideak ikertzen

by Hasier Agirre Aranburu -
Mila esker, Marga! Zureak badu esaldi luzeari arnasa ematen dion geldialditxoa! Ea molde ezberdinak ematen dituzten boluntario gehiago dauden!
In reply to Hasier Agirre Aranburu

Er: Euskararen baliabideak ikertzen

by marga ibáñez -
Bai, horixe zen asmoa , "by the extent to" horrek joku handia ematen du, baita " por el grado en que" . ..Gure erlatiboak ez du hainbesterako ematen..beraz, errepikapena izan da bururatu zaidan bakarra...
In reply to marga ibáñez

Er: Euskararen baliabideak ikertzen

by Hasier Agirre Aranburu -
Ederki! Eta "zenbateraino" erabilita? Hurrenkerarekin ere egin daiteke jolas.
In reply to Hasier Agirre Aranburu

Er: Euskararen baliabideak ikertzen

by marga ibáñez -
Hizkuntza-ikasle bat komunikazio-jarduerak gauzatzeko gai den ahalean, delako hizkuntzaren garapena zenbaterainokoa den ( zenbateraino gertatu den) ebidentzia dezakegu.
Holan?
In reply to marga ibáñez

Er: Euskararen baliabideak ikertzen

by Hasier Agirre Aranburu -
Iruditzen zait badela modurik, galdegaia behartu gabe ere, esaldi hori argitasunez emateko. Partikula iragarleak eta konektoreak baliatzea da gakoa:

"Zenbateraino diren ikasleak gai komunikazio egoerak eta ekintzak gauzatzeko, hala (horren arabera) neurtzen da irakaskuntzan ikasaurrerapena"

Gaztelaniak aditza aurreatzen du eta ondoren ipintzen ditu partikulak edo konektoreak. Alemanez oso gauza interesgarria egiten dute: aditza aurreratzen dute, baina bere ezaugarri duen preposizioarekin. Gure goiko adibidean "daran" litzateke. Nik uste hori euskararako ere baliagarri gerta daitekeela zenbait esalditan. Esaterako:

"No tengo confianza en que las cosas vayan a salir bien y termine resolviéndose todo"

Aditza guztiz aurreratzen badugu, egungo diskurtsoan hori da joera nagusia, hala emango genuke:

"Ez daukat konfiantzarik gauzak ondo irtengo direla (irteteko ) eta guztia azkenean bere onera etorriko dela (etortzeko)"

Erlatiboa aurreratuta, berriz "konfiantza" oso atzean geratzen da. Edota, errepikatu egin behar da, bigarren esaldian ikus daitekeenez. Hirugarren kasuan, erabat atzera pasatzen da "konfiantzarik izan ez" hori, eta ez da hain okerra ere.

"Ez daukat gauzak ondo irtengo diren eta guztia bere onera etorriko den konfiantzarik" / "Ez daukat gauzak ondo irtengo diren kofiantzarik, ez eta azkenean guztia bere onera etorriko den konfiantzarik (delakorik?) ere" / "Gauzak ondo irtengo diren eta azkenean guztia bere onera etorriko den konfiantzarik ez dut"

Alemanek hau egiten dute, eta ez da astakeria euskararako ere, nire ustez:

"Ez daukat honetan (zerean) konfiantzarik, (ezen) gauzak ongi irtengo direla (direnik) eta azkenean guztia bere onera etorriko dela (denik)"

Azken batean, aditza kasu jakin baten mende dagoenean ("kofiantza izan"-ek inesiboa eskatzen du), erlatibo erromanikoa bera ere, bere hutsean, ez al da motz geratzen?

Tira, honelaxe kontuak!
In reply to Hasier Agirre Aranburu

Er: Euskararen baliabideak ikertzen

by Borja Ariztimuño Lopez -
Itzulpen hoberik ez daukat, baina aurrekoei begira eta nire uztatik zertxobait erantsiz, hau osatu dut:

Hizkuntza bat ikastean / baten ikaskuntzan egindako aurrerapena neurtzeko, ikasleak komunikazio-egoera eta -atazei erantzuteko duen gaitasun-mailari beha dakioke.
In reply to Hasier Agirre Aranburu

Re: Euskararen baliabideak ikertzen

by Ion Barrocal Besga -
Kopiatu eta itsatsi ibili naiz eta azkenean gaizki...
Hemen ondo (ustez):

Ikasleek egoera eta ataza komunikatiboei aurre egiteko erakusten duten mailari erreparatuz, hizkuntza baten irakaskuntzan zenbat aurreratu duten neur dezakegu.
In reply to Ion Barrocal Besga

Er: Re: Euskararen baliabideak ikertzen

by Hasier Agirre Aranburu -
Eskerrik asko, Jon!
Ikusten duzuenez, molde ezberdin asko plazaratu ditugu. Hori zen ikerketaren helburua. Beharbada, esan daiteke, euskararen ezaugarriengatik (esaldi-hurrenkera askea, erlatiboetarako nolabaiteko zailtasuna eta aniztasuna...), egoeragatik (egiten ari den hizkuntza oraindik ere) eta norberaren estiloagatik (askeagoa edo jatorrizkoari lotuagoa), beste hizkuntzetan baino finkotasun txikiagoa edo aniztasun handiagoa dagoela moldeak emateko garaian.

Mila esker denoi.