Ezetz bilatu... 15 letra baino gehiagoko hitzik euskaraz. Horixe da Blanca Urgell-ek Berrian argitaratzen den "Larrepetit" zutabean irakurleei bota dien erronka. Goizalde Landabaso kazetari eta idazleak 17ko abizen bat aurkitu duela erantzun dio Twitter bidez. Euskarazko Wikipediatik, berriz, 21eko bat aipatu dute: elektroenzefalograma.