Didakteka
Muskulu esternokleidomastoideoa
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Jakintza-arloa:
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Jakintza-arloa:
- Bisitak: 1084
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Esternoi* hitza espresuki baztertu zuen Euskaltzaindiak Hiztegi Batuan eta esklusioari eutsi dio Euskaltzaindiaren Hiztegian, euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik mailegu hori ez erabiltzea gomendatzen baitu. Nazioarteko nomenklatura anatomikoan latineko sternum hitza erabiltzen da bularrezurra izendatzeko, eta gaztelaniaz, esternón, frantsesez esternum, italieraz sterno, ingelesez sternum eta brestbone, eta alemanez esternum eta brustbein idazten eta esaten dira. Euskaltzaindiak ez du nazioarteko joera jarraitu hitz horrekin. Haren ordez bularrezur erabili beharra dago.
Noski, hitz eratorrietan eta hitz-elkarketan esterno edo esternoi osagaia azaltzea posible da, batez ere kontuan hartzen badugu Anatomiako terminologia guztiz estandarizatua dagoela nazioarte mailan. Gauzak horrela, Medikuntzako hainbat terminotan bularrezurrarekin osatutakoei lehia egiten beste hitz bikote batzuk egotea zilegitzat jo behar da, are esterno osagaiarekin bakarrik osatutakoak egotea ere:
- Articulación esternoclavicular: bularrezur-lepauztai giltzadura edo giltzadura esternoklabikular
- Mango del esternón: bularrezurraren kirten edo esternoi-kirten
- Músculo esternocleidomastoideo: muskulu esternokleidomastoideo
- Esternotomia: esternotomia
- Body of the sternum: bularrezurraren gorputz
GOMENDIOA: |
ez erabili esternoi bularraldearen aurreko paretan kokatua dagoen hezur laua izendatzeko, erabili bularrezur |
INFORMAZIO OSAGARRIA