HABEk monografia mardula argitaratu du euskalduntze-sektorea ezagutzeko. Azterketa sakon horretako 81. orrian euskaltegietako irakasleen ezaugarriak azaltzen dira sexuaren eta adinaren arabera, urtez urte eta 2019ra arte. Urte horretan, irakasleen % 66 emakumeak ziren, eta % 34 gizonak. Urte horretan bertan, irakasleen batez besteko adina 43,6 urtekoa zen.
Foro honetan, batez ere, egiaztatzegintzan arreta jartzen dugunez, interesantetzat jo dut aztertzaileen adinari eta sexuari buruzko zenbait datu zuen esku jartzea:
Aurtengoko aztertzaileen batez besteko adina 46,5 urtekoa da, eta gehien errepikatzen den adina (moda delakoa) 53 da. Aurten 733 aztertzaile kontatu ditugu, 500 emakume eta 233 gizon; beraz, irakasleen artean 2019ko emakumeen eta gizonen ehunekoa eta 2022ko aztertzaileen ehunekoak oso antzekoak dira: % 68,2 eta % 31,8, hurrenez hurren. Aztertzaile gizonen eta aztertzaile emakumeen artean bataz besteko adinean ez dago alde handirik (gizonezkoak pixka bat gazteago bihurtu ditu batezbestekoak). 60 urte baino gehiago dituzte 38 aztertzailek, eta 88k 30 urte edo gutxiago. Aztertzaile gazteenak 23 urte ditu, eta gizonezkoa da, adintsuena emakumezkoa da. C2a egiaztatuta dute aztertzaileen kopurua oso esanguratsua da, nahiz eta horretan aurrera begira zer hobetu badagoen.
Ez zaituztet datu eta estatistika gehiagorekin aspertu nahi, batez ere badakidalako lan handia duzuela esku artean; beraz, nire hausnarketa pertsonalarekin bukatu dut sarrera labur hau: esan ohi da sektorea zaharkitua dagoela…, baina, datuak ikusita, eta beste sektore batzuekin alderatuz gero (osasungintzakorekin esate baterako), nik antzemandakoarengatik hauxe esango nuke: erreleboa egon badagoela, batetik, eta ez garela uste dugun bezain zaharrak, bestetik…
Aztertzaile prototipiko baten soslaia emango dizuet bukatzeko: C2a egiaztatua duen 53 urteko emakumea.
Ondo segi
Iñaki