Didaktika

Badu olerkiak tokirik hizkuntzen eskolan?

Er: Badu olerkiak tokirik hizkuntzen eskolan?

by Ainara Maya Urroz -
Number of replies: 0
Goi-mailako urratsetan ez ezik, beheragoko mailetan ere landu daiteke poesia, eta horren bidez motibazioa piztu euskara-ikaslearengan. Datorren urteko 25. HATSAREN POESIA liburuan argitaratzeko ohoreak euskara ikasten segitzeko bultzada ere eman diezaioke euskara-ikasleari, euskara ez baita soilik ikasgelan ikasten, baizik eta euskararen ingurunean, kasu honetan euskal literaturan euskal poetak ezagutuz. Irabazi asmorik gabeko proiektu eder honetan parte hartu nahi izanez gero, hona hemen beharrezko informazio guztia:

Olerkari maitea,
Datorren urteko blog berri bat dugu.

Urte berriko argazki bat, ere hona hemen zuretzat.
Blogean ere ezarria da.

Bestalde, oroitarazi:

Datorren urteko 25. "Hatsaren Poesia" olerki-bilduma liburua elkarrekin sortzea proposatzen dugu beste behin ere, eta datorren urtekoa handia egin nahi genuke. Hastapeneko (1999.urtea) olerkari horiek gogoratu nahi nituzke, hastapenaren hatsa izan zelako, baina ezin ahantz honainoko bidean hasierako haiei gehitutako poeta guztiak. Hasierako liburua oso garrantzitsua izan zen bezala, urtez urte izan duen segida are garrantzitsuagoa, eta ezinbestekoa dugu heldu den urteko zilarrezko urteurreneko HATSAREN POESIA etorkizunean ere segi dezan hatsa ematen, mundu hits honetan. 

Bestalde, gogo-bihotzetan oroitu nahi nituzke aurten joan zaizkigun hatsakideak: Koldo Zubeldia, Alvaro Garcia Mundiñano eta Txomin Peillen.

Beti bezala, itxaropen handi batekin pentsatzen dugu olerkari aunitzen oihartzuna ukaitea datorren urteko HATSAREN POESIA liburuan, eta posta elektroniko honekin batera, oroitu nahi dugu datorren urteko sar-hitza aspaldiko hatsakide dugun Peio Jorajuriari egokitu zitzaiola zoriz, eta datorren urteko liburuaren azalerako irudia eginen duena Imanol Irigoien izanen dugula.

Zuei denoi ere parte hartzeko gonbidapena zabaldu nahi dizuet, eta honako hau galdegiten dautzuegu:

1. 2-3 olerki bidal diezagukezu, eta horrekin batera biografia labur bat, gehienez ere lauzpabortz lerro.
2. Zure aurpegiaren argazki bat ere nahi genuke.

3. eta bukatzeko, azken eskaera bat: idatz diezagukezu esaldi bat edo bietan(trinkoan) zuretzat zer den zure hatsa (arnasa)? Azken horrekin talde-olerki bat eta bakarra osatuko genuke denon artean.
 
Azken epea bidaltzeko 2023ko Urtarrilaren 15a izanen duzue, eta bi modu duzue horretarako:
1. helbide elektroniko honen bidez: hatsarenpoesia@gmail.com 
2. posta arruntez: Bidasoa Portzelanak 6, 4. B, 20303 Irun, Gipuzkoa, Euskal Herria.

Baldintzarik gabe eta zentsurarik gabe olerki guziak usaian bezala, 2023ko bedatsean edo udaberrian argitaratuko ditugu, eta ontsalaz eta behin-behinekoz atxiki ere apirilaren 16a igandea, gure liburuaren inguruan oturuntza handi batean elkartzeko. 

Zure inguruan diren olerkari idazleei mezu hau ZABALDU, otoi! Denontzat tokia izango da liburuaren barnean!

URTE XAHAR HAU ONGI BUKA ETA URTE BERRIA HOBEKI HASI...

2023KO HATSA