Didaktika-foroa

Badu olerkiak tokirik hizkuntzen eskolan?

Badu olerkiak tokirik hizkuntzen eskolan?

by Iñaki Murua -
Number of replies: 4

Foro honetako hariren batean aipatu da olerkia dagoeneko. Oraingoan, berriz, plazaratu den lan batek eman diezaguke hizpide. Izan ere, La lectura de textos poéticos en la clase de lengua: imaginación, competencia metafórica, digitalización, poesía juvenil y voces olvidadas artikuluaren berri izan dugu. Lucía Cabrera Romero eta José Manuel Foncubierta dira egileak. Álabe aldizkariaren 2022ko 1. zenbakian eman da argitara; Nuevas pedagogías de la poesía en el aula: voces jóvenes y voces olvidadas du izenburu zenbaki berezi honek.

In reply to Iñaki Murua

Er: Badu olerkiak tokirik hizkuntzen eskolan?

by Iban Laka Zelaia -

Artikulu oso interesgarria. Mila esker!!!

In reply to Iban Laka Zelaia

Er: Badu olerkiak tokirik hizkuntzen eskolan?

by Ainara Maya Urroz -
Eta bai, euskara-klaseetan badu tokirik poesiak, hori ikasten segitzeko motibazio bat baldin bada, noski!

Gaur egungo gizartean irakurzaletasunak sortzaile ere izatera bultzatzen du, eta norberaren barneko hitzak argitaratzea pizgarri da euskara-ikaslearengan, eta bizipoza nahiz aurrera segitzeko esperantza ere bada.

Adibide baterako, iazko AEK sarearen hiru euskaltegietako (Donibane Lohitzune, Lezo eta Irun) eskoletan poesia landu zuten, eta aurtengo "2022ko Hatsaren poesia" liburuan argitaratu dira haien ekoizpen poetikoa. Liburua iragan martxoaren 27an aurkeztu zen Senperen, eta HABEren liburutegira iritsi berri da ale bat.

2022ko hatsaren poesia
In reply to Ainara Maya Urroz

Er: Badu olerkiak tokirik hizkuntzen eskolan?

by Ainara Maya Urroz -
Goi-mailako urratsetan ez ezik, beheragoko mailetan ere landu daiteke poesia, eta horren bidez motibazioa piztu euskara-ikaslearengan. Datorren urteko 25. HATSAREN POESIA liburuan argitaratzeko ohoreak euskara ikasten segitzeko bultzada ere eman diezaioke euskara-ikasleari, euskara ez baita soilik ikasgelan ikasten, baizik eta euskararen ingurunean, kasu honetan euskal literaturan euskal poetak ezagutuz. Irabazi asmorik gabeko proiektu eder honetan parte hartu nahi izanez gero, hona hemen beharrezko informazio guztia:

Olerkari maitea,
Datorren urteko blog berri bat dugu.

Urte berriko argazki bat, ere hona hemen zuretzat.
Blogean ere ezarria da.

Bestalde, oroitarazi:

Datorren urteko 25. "Hatsaren Poesia" olerki-bilduma liburua elkarrekin sortzea proposatzen dugu beste behin ere, eta datorren urtekoa handia egin nahi genuke. Hastapeneko (1999.urtea) olerkari horiek gogoratu nahi nituzke, hastapenaren hatsa izan zelako, baina ezin ahantz honainoko bidean hasierako haiei gehitutako poeta guztiak. Hasierako liburua oso garrantzitsua izan zen bezala, urtez urte izan duen segida are garrantzitsuagoa, eta ezinbestekoa dugu heldu den urteko zilarrezko urteurreneko HATSAREN POESIA etorkizunean ere segi dezan hatsa ematen, mundu hits honetan. 

Bestalde, gogo-bihotzetan oroitu nahi nituzke aurten joan zaizkigun hatsakideak: Koldo Zubeldia, Alvaro Garcia Mundiñano eta Txomin Peillen.

Beti bezala, itxaropen handi batekin pentsatzen dugu olerkari aunitzen oihartzuna ukaitea datorren urteko HATSAREN POESIA liburuan, eta posta elektroniko honekin batera, oroitu nahi dugu datorren urteko sar-hitza aspaldiko hatsakide dugun Peio Jorajuriari egokitu zitzaiola zoriz, eta datorren urteko liburuaren azalerako irudia eginen duena Imanol Irigoien izanen dugula.

Zuei denoi ere parte hartzeko gonbidapena zabaldu nahi dizuet, eta honako hau galdegiten dautzuegu:

1. 2-3 olerki bidal diezagukezu, eta horrekin batera biografia labur bat, gehienez ere lauzpabortz lerro.
2. Zure aurpegiaren argazki bat ere nahi genuke.

3. eta bukatzeko, azken eskaera bat: idatz diezagukezu esaldi bat edo bietan(trinkoan) zuretzat zer den zure hatsa (arnasa)? Azken horrekin talde-olerki bat eta bakarra osatuko genuke denon artean.
 
Azken epea bidaltzeko 2023ko Urtarrilaren 15a izanen duzue, eta bi modu duzue horretarako:
1. helbide elektroniko honen bidez: hatsarenpoesia@gmail.com 
2. posta arruntez: Bidasoa Portzelanak 6, 4. B, 20303 Irun, Gipuzkoa, Euskal Herria.

Baldintzarik gabe eta zentsurarik gabe olerki guziak usaian bezala, 2023ko bedatsean edo udaberrian argitaratuko ditugu, eta ontsalaz eta behin-behinekoz atxiki ere apirilaren 16a igandea, gure liburuaren inguruan oturuntza handi batean elkartzeko. 

Zure inguruan diren olerkari idazleei mezu hau ZABALDU, otoi! Denontzat tokia izango da liburuaren barnean!

URTE XAHAR HAU ONGI BUKA ETA URTE BERRIA HOBEKI HASI...

2023KO HATSA