Abenduan iragarri genuen DOI (Digital object identifier) deritzon identifikadorea izango dutela e-Hizpide aldizkariko edukiek 98. zenbakitik aurrera. Horrez gain, lehendik argitara emandako edukiei ere horrelako identifikadoreak esleitzea erabaki da eta pixkanaka-pixkanaka ekingo zaio prozesuari. Hala, 96. eta 97. zenbakiek eta berorietako edukiek badute jada DOI bana.