Udaberriaren hasierarekin batera, Euskaltzaindiak Plaza Berri izeneko webgunean artikulua jarri zuen Izen propiotikoak arlo semantikoko den lore baten izen arrunt baten idazketa zuzenaren berri emanez, sanjose-lorearena hain zuzen (sumpsumtive motako hitz elkartua).
Duela gutxi, aurtengo deialdiko bateratze-saioetan maila guztietako aztertzaileek hitz-kontaketei buruzko ikastaro bat egiteko aukera izan dute, eta, oro har, hitzak zenbatzeko ikastaroaren balorazioa egitean probetxugarritzat eta egokitzat jo dute gehienek, baita ere adierazi irizpideak argiago edukitzeko balio izan diela. Oharretan, bakarren batek argibide eta material gehiago eskatu egin ditu egindakoaren osagarri.
Aldez edo moldez, hori egin nahian ekarri dut forora Euskaltzaindiaren sarrera hori. *San Juan lore idazkera okerra ondo idatzita egon izan balitz bezala kontatu beharko genuke hitzak kontatzeko irizpideak kontuan hartuta…, hots, *San Juan lore idazkera okerra ondo idatzi balitz bezala kontatu: 2.
Bukatzeko, adierazi hitzak kontatzeko aztertzaileek erabili beharreko HABEren irizpideei buruzko txostena dagoeneko azterketarien esku jarri dela deialdiari buruzko informazioaren atalean:
Hitz elkartuen kontaketaz (informazio osatuagoa: hemen):
- Bereiz idazten direnak eta marra aukerakoa dutenak bi hitz gisa kontatuko dira.
- Marra nahitaezko dutenak hitz bakar gisa kontatuko dira.
- (Oharra: Gaizki idatzita daudenak ongi idatzita baleude bezala zenbatuko dira).
Oharra: Euskararen Gramatikak liburuan sumpsumtive motako hitz elkartuez ari denean honelako idazkera ematen du: San Joan lore…, nahiz eta Hiztegi Batuan kontrakoa erabaki. Gauzak horrela ez naiz ni izango azterketa batean San Jose lore idatzi duenari aparteko zigorra aplikatuko dion aztertzailea, baina hitzak kontatzean bitzat hartuko dut, ez hirutzat.
Bukatzeko, San Jose edo San Josef..., ez dut ezer gehiago esango... San José ikastetxekoek ez dute zalantzarik, behintzat (Euskaltzaindiaren 66 araua irakurri duten seinale).