Konparazio proportzionala eta progresiboa

Er: Konparazio proportzionala eta progresiboa

by Iñaki Villoslada Fdez. -
Number of replies: 0
Oso eztabaida interesgarria, zentzu onean, izan dutena Hasierrek eta Joxe Marik, batez ere, eztabaida-eremua egiaztatzegintza eta ebaluaziora ekarri dutelako tamainan, foroaren helburuari bikain erantzunez. Idazmeneko eta ahozko azterketen zuzentasun-irizpideaz aritu dira bete-betean, espresuki adierazi beharrik izan gabe.

Nire uste apalean, HEOCan gramatika-kontu hau aipatzen den mailak dira kontuan izatekoak: B2 eta C1 dira (B1ean ez da azaltzen), hain zuzen ere. HEOCaren arabera, erabilera egokiagoa da irakatsi beharrekoa... Gauzak horrela, zuzentasun-irizpideen aplikazioan, azterketa bat zuzentzeko orduan, koherentea izan beharko dugu horrekin puntu bateraino; eta kontsistentea izan ere beharko du aplikazio horrek maila bakoitzaren zuzentasun-eskakizunekin.

Irakasleen 2. HEko 2001eko atariko proban honelako itema jarri zuten:

Zein dago GAIZKI?

Dokumentazioa beti aldean eramatea komeni izaten da.
Gero eta gorago igo, gero eta gertuago ikusten nuen gailurra.
Bilbotar peto-petoa dela ezin ukatuko didazu.
Etorri lasai, badaukat eta janaria denentzako lain.

HEOCako B2ko eta adierazpen linguistikoetako zerrendan:
Graduatzaileak
l askea: oso, nahiko, izugarri, samarra, hutsa…
l errepikapenaren bidezkoa: txiki-txikia…
l atzizki bidezkoa: -egi, -ago, -en; + ahalik eta …-en, gero eta …-ago, zenbat
eta …-ago, orduan eta …-ago
; askoz …-ago, are …-ago

eta C1ekoan, B2ko goiko zerrenda errepikatzeaz gain, hauxe ere bai:
Ahal(den)ik eta… -(e)n; ahalik eta gehien/gutxien; ahalbait-…-(e)n;
zenbat eta …-ago; hainbat eta…-ago.
− Desberdintasuna: baino…-ago, baino…gehiago / gutxiago
− Superlatiboa: -rik…-enak
− Erromanikoa: gero eta… -ago (gero eta gazteago zaude…); hain,
hainbeste (Ez dira hain onak. Ez dugu hainbeste jan behar…).

Bukatzeko, aurtengo deialdiko ebazpenak hauxe argitzen du azterketariak erakutsi beharrekoaz:

9. oinarria.– Gaitasun-proben zuzenketa-prozesua.
1.– Hizkuntza-arauak eta euskalkiak.
Lau hizkuntza-trebetasunak balioesteko azterketariek egindako probek Euskaltzaindiak indarrean
dituen arauak beteko dituzte, eta, betiere, euskara-eredu landu eta jantzian emanak etorriko dira.