Hizkuntz kontuak

Euskaltzaindiaren Hiztegiko hitz berriak hizpide

Er: Euskaltzaindiaren Hiztegiko hitz berriak hizpide

by iñaki villoslada -
Number of replies: 0

Euskaltzaindiaren Hiztegia hiztegi orokorra da eta Euskalterm terminologia banku publikoa. Termino bat Euskaltermen azaltzen denean 4 eu markarekin Terminologia Batzordean onartutako eta aholkaturiko terminoa da. Atzeraelikadura Merkataritza eta Marketina hiztegian azaldu zen 2015. urtean, beraz, Terminologia Batzordean onartutako hiztegi batean eta, ondorioz, batzorde horrek aholkatzen duen terminologiako hitza da. Batzorde hori Euskararen Aholku Batzordeko atal berezia da, eta EABko kideen artean euskaltzainburua dago eta HABEko zuzendaria bera ere (oker ez banago).

Ondorioa zera da: feedback azaltzen da hitz gisa Hiztegi Batuan, hitz orokor gisa. Atzeraelikadura azaltzen da Euskaltermen termino gisa. Biek dituzte guztizko bedeinkapena eta eta onarpena. HABEn  sortu beharreko dokumentu zein argitalpenetan termino gisa atzeraelikadura erabil dezakegu eta, gainera, aholkatzekoa da hura erabiltzea, hots, terminologia onartua da.