Mezu bat idatzi du Iraide Ibarretxe-Antuñanok Twitterren. Izan ere, ea egun hauetako oskorriak deskribatzeko onomatopeiarik erabiltzen dugun jakin nahi du. Lagunduko al diogu?
"Goiz gorri, arrats euri; arrats gorri, goiz eguraldi"
"Goiz gorri, bihotz gori"
...
Baina oskorri eder hori deskribatzeko onomatopeiarik ez dut ezagutzen... izan ere, oskorriak ba al du onomatopeien bidez deskribatzeko hotsik?
Beharbada beranduegi da Iraide Ibarretxe-Antuñanori erantzuteko, baina Lizardiren poesian topatu dut erantzun bat: OSKORRIAK DIRDAI.
Gorriaren sinbologia lilurarena,
xoramenarena, maitasunarena dela idatzi zuen Patziku Perurenak Hegats aldizkarian 1991. urtean, eta artikulu horretan "Koloreak Lizardiren poesian" nolakoak diren deskribatzen ditu. Lizardiren kolore gorria deskribatzerakoan, giza gogoa menderen mendetan liluratu egin duela dio arrats gorriak,
goiz gorriak, oskorriak, ezpain gorriak... Lizardik bere poesian oskorriaren onomatopeia "dirdai" hotsarekin definitzen du:
(...) Maitagarriari betazal ertzetan
oskorriak dirdai, nonbait malko-intzetan (...)
Bestalde, Sarrionandiaren Narrazio guztiak liburuan printza,distira edo errainuaren pareko ageri da hodeiertzeko gorritasun leun hori:
(...) sartaldeko oskorriak eguneko printzen hondarrak erakusten ditu hiriko teilatuen gainean, hodeiertzeko gorritasun leuna zurbiltzen eta ubeltzen (...)
Oskorriak dirdira edo dirdai egin du zeruan.
Informazio osagarria:
- Euskaltzaindia
- Perurena, P. (1991). Koloreak Lizardiren poesian. Hegats literatur aldizkaria 5. zenbakia.
- Sarrionandia, J. Narrazio guztiak (1979-1990). (2011). Elkar.
edonola ere...: Avanti Populo...