Hizkuntz kontuak

Abestien hitzak zuzen ulertzen al ditugu?

Abestien hitzak zuzen ulertzen al ditugu?

by Iñaki Murua -
Number of replies: 0

Josu Bergara musikariak adierazi zuen lehengoan txio batean:

Oraintxe konturatu naiz, JC Perez-en "Kantu eroa" abestian "ta iraun zeinke" esaten dauela. Bizi guztian Tyron seinkee edo horrelako zeozer zala pentsatzen.

Jon Maiak beste pasadizo batzuk azaldu zizkion esparru berean.

hari polita egin leike kantuetako hitz asmatuekin... gure koadrilako batek Delirium Tremensek egindako ACDCren bertsioan, leloak “Ametsetan” esaten zuen lekuan “Ave Cesar” oihukatzen zuen bere bizitzako azken oihua balitz bezala, Goizuetako festetan…

eta koadrilako beste batek, Aitorren hizkuntz zaharran, “munduaren aurrean gizonki azaldu” , “gizonki” hitz hori zer ote zen usaindu ere egiten ez zuela, “munduaren aurrean izozkiak saldu” kantatzen omen zuen…

Hala. txikitan "Aitorren hizkuntza zaharra" aspaldiko kantu horretan "gizonkia saldu" zelakoen nengoela gogoratu nuen. Ez dakit, "oiloki" edo "behiki"ren pareko, antza.

Ezagutzen duzu horrelako adibiderik ? Gurekin partekatu nahi?