Irakasbil-foroa

2020ko Liburuaren Nazioarteko Eguna

2020ko Liburuaren Nazioarteko Eguna

by Iñaki Murua -
Number of replies: 11

Etxetik ospatu beharko da aurten Liburuaren Nazioarteko Eguna. Proposamen ugari dabil dagoeneko Sarean; adibidez online programazio berezia antolatu du Donostia Kulturak edo urtero Mungiako liburutegian egiten dituzten loretxoak etxean nola egin azaldu dute.

Hona hemen geurea: zein liburu gomendatuko zenuke? zergatik?

Ea nork jarraitzen dion hari honi.

In reply to Iñaki Murua

Er: 2020ko Liburuaren Nazioarteko Eguna

by Iñaki Murua -
In reply to Iñaki Murua

Er: 2020ko Liburuaren Nazioarteko Eguna

by Lurdes Isart Badiola -

Oso ondo, Iñaki. Irakurri egin beharko dugu, hortaz. Are gehiago hain eskura izanda.

Mila esker egin diguzun gomendioagatik.


In reply to Iñaki Murua

Er: 2020ko Liburuaren Nazioarteko Eguna

by Lurdes Isart Badiola -

Aupa denoi!


Azer erronka polita jarri diguzun Iñaki.  Beno, ba, niri zalantzarik gabe asko hunkitu nau Karmele Jaioren "Aitaren etxea" eleberriak. Bertako protagonista nagusietakoa Ismael izeneko idazlea da, eta bere emaztea Jasone, senarraren idazlanaren lehenengo irakurlea eta zuzentzailea, baina aldi berean idazle sen eta gaitasun handia duena.

Eleberrian zehar euren bizitzak zergatik diren horrela aztertuko dute. Zein neurritan eragin die generoak? Ismael dugu ‘Aitaren etxea’ eleberriko protagonista, aita zaintzeko lana bere gain hartu beharko duen idazlea. Bere gizontasun ereduari buruz gogoeta bat egingo du eta aldi berean, baita Jasonek ere, emakume izateak dituen oztopoez batez ere.

Eleberri honetan Karmele orokorrean generoak emakume eta gizonen bizitzetan duen eragin itzelaz ari da. Baita familietan sortzen  diren isiltasun esanguratsuez ere, eta garai bateko familia askotan gizonak nola mendera zezakeen emakumea. Nik uste, bere nobela anbiziotsu eta ausartena sortu duela Karmelek. Eta oso ondo deskribatzen ditu pertsonen barne-sentipenak, beraien ahulguneak...

Eleberri bikaina eta esateko asko duena, gainea.

Benetan gomendatzeko moduko eleberria. Irakuri, merezi du-eta,


In reply to Iñaki Murua

Er: 2020ko Liburuaren Nazioarteko Eguna

by Laura Mendieta -

Nik hau proposatuko dut:

Amets Arzallusen "Miñan".

Zergatik? Irakurtzeko erraza delako eta sentikortasun handiz gure inguruko errealitate bat isaltzen duelako.


In reply to Iñaki Murua

Er: 2020ko Liburuaren Nazioarteko Eguna

by Ainara Maya Urroz -

Egun on! 

Nik eskuartean poliki eta arretaz irakurtzen eta bertako estekak ikus-entzuten ari naizen liburua honako hau da: 

EUSKARAREN BIDEGURUTZETIK. Kike Amonarriz. Elkar. 2019.

HABE Liburutegian dago LABEtik atera berria iaz, eta HOBE delakoan nire lanerako, ene etxeko HABIan darabilkit goxo, HABEren liburutegitik mailegatua. Konfinamendua amaitzean eta bulegora itzultzean itzuliren dut liburua dagokion tokira, baina bien bitartean gomendatu nahi nizueke; izan ere, euskararen gaur egungo egoeraren diagnosia egiten du, eta zein bide hartu beharko genukeen iradokitzen. Euskararen egoerari eta geroari erreparatzen diogunok datu kontraesankorrak jasotzen ditugu, eta geure buruari galderak eginarazten dizkigu Kike Amonarrizek: aurrera al goaz? edo atzera? gaur egun euskara bidegurutze batean ikusten du Kikek eta gure  erabakien arabera, egiazko normalizaziora edo gaelikoaren gisako biziraupen sinbolikora bidean abia gaitezke. 

Eta bestalde, liburua gustatzen zait irakurketa parte-hartzailea proposatzen duelako, liburuak dioena irakurleak bere esperientziarekin eta iritziekin kontrastatzeko; liburu irekia delako gustuko dut, eta gure esku dago bidegurutze honetatik nora joan erabaki dezagun: atzera? aurrera? euskararen aldeko aktibaziora motibatu eta bultzatu, eta horretan erakunde publikoek badute ere beren egitekoa, badugu guk ere zer egin alegia. 

Gure bihotzeko zauriekin ere, beti aurrera elkarrekin, elkar zainduz!

euskararen bidegurutzetik


In reply to Ainara Maya Urroz

Er: 2020ko Liburuaren Nazioarteko Eguna

by marga ibáñez -

Visible learning John Hattie.

Visible feedback for learning John Hattie.


In reply to marga ibáñez

Er: 2020ko Liburuaren Nazioarteko Eguna

by Iñaki Murua -

Marga:

Hau ere izan daiteke? 

Hattie, J. (2017). Aprendizaje visible para profesores. Maximizando el impacto del aprendizaje. Ediciones Paraninfo.

Argitaletxearen webgunean: Aprendizaje visible para profesores


In reply to Iñaki Murua

Er: 2020ko Liburuaren Nazioarteko Eguna

by marga ibáñez -

Badirudi, nik ingelesez daukat, ta atzeraelikadurari buruzkoa ere bai. Asko gustatzen zait Hattie.