Halaxe galdetu zidan lehengoan kanpoko ezagun batek. Haur txikiekin beste modu batera hitz egiten omen da; hizkera modu horri baby talk deitu zaio, edo motherese. Genero-ikuspegia dela-eta, parentese ere bai, eta ikerketa-esparruetan, aldiz, child directed speach (CDS) ei da erabiliagoa. Gaztelaniaz, ingelesetik itzulpena eginda, maternés ere erabiltzen da antza denez, Lola Ponsek idatzi duenari jarraikiz, adibidez.
Euskaraz, berriz, haur-hizkera da erabiltzen dena, besteak beste Euskaltzaindiaren webgunean ageri denari erreparatuz. Gure iturriei erreparatzen badiegu, badago honen inguruko artikulu bat Hizpide aldizkariaren 49. zenbakian: Juan Jose Zubirik idatzitako "Haur hizkeraren erabileraz". Artikulu horretan, ama hizkera eta haurrei zuzendutako hizkera hitzak ageri dira.