Curriculum-foroa

C2rako unitate didaktikoa

C2rako unitate didaktikoa

Hasier Agirre Aranburu -
Erantzun kopurua: 0

Eguerdi on, denoi.

Gaikuntza ikastaroa egin nuenetik (ikastaroa burutzeko unitate didaktiko bat diseinatzea eskatzen da, dakizuenez), beti izan dut gogoan egiteko hori. Esaerak dioen moduan, "hobe berantiar, sekulaeztiar baino".

Baina, zorrak kitatzeaz gain, eta, ikasturte hasiera badatorrenez, zuekin (irakasleekin, batik bat) partekatu nahi nuke aipaturiko unitatea.

Eskertuko nizueke, unitatea egokia iruditzen bazaizue, zuen ikasgeletako sutan probatzea. Berritasun edo ikuspegi berri batzuk txertatu ditut diskurtsoa aztertzeko eta diskurtso hori ikasleei helarazteko moduan, eta berritasun horiek aporbetxagarriak iruditzen ote zaizkizuen jakin nahi nuke.

Nire uste apalean, Anjel lertxundiren diskurtso baten gainean diseinatu dudan unitate hau lagungarri gerta dakieke ikasleei C2ko azterketa idatzirako, eta, neurri batean, baita ahozkorako ere, bien arteko nolabaiteko alderaketa ere egiten baita.

Tira ba, nahi duenak proba dezala ikasgelako surtan unitatea, eta, ondoren, egin diezazkidala lasai asko hobekuntza-proposamenak. Unitatea diseinatzeko baliatu dudan bibliografia ez dut erantsi, baina irakaslearen bertsioan aurki ditzakezue guztiak, sarean eskura daudenak denak ere.