Didaktika-foroa

Ekintza-ikuspegia, azken moda ofiziala?

Ekintza-ikuspegia, azken moda ofiziala?

by Hasier Agirre Aranburu -
Number of replies: 0

Beste artikulu honetan, Puren-ek arbuiatu egiten du metodologia borobilaren ameskeria. Metodologiak ordeztu partez, zein bere testuinguruan baliatzearen alde ageri zaigu, elkar osatuz.

Berritasun nabarmenik topatuko ez duzuen arren, balio lezake aldian aldiko modazalekeriaz hausnartzeko eta metodologiaren eltzea ikasgelako sutan probatzen dela ondorioztatzeko. Euskarazko laburpena eta frantsesezko artikulu osoa dituzue irakurgai.