Didaktika-foroa

Filologiaren tokia eskoletan

Filologiaren tokia eskoletan

by Iñaki Murua -
Number of replies: 1

Gaztelania Atzerriko Hizkuntza Gisa (ELE) esparruko hausnarketa plazaratu du Federico Escudero irakasleak El rincon del profesor de ELE blogean: Desfilologización y refilologización de la enseñanza de ELE. ELE eskoletan Filologiari ematen zaion pisu eta tokia jarri du kolokan bertan .

Zer deritzozu? Hausnarketa geure eremurako ere baliagarria da?


In reply to Iñaki Murua

Er: Filologiaren tokia eskoletan

by Hasier Agirre Aranburu -

Interesgarria, Iñaki!

Ikuspegi komunikatiboa muturrera eramateari ere ikusten dizkiot nik bere arriskuak. Thornbury-ren "Nola irakatsi berba egiten" irakurrita, badirudi berak ahozko gramatika deitzen dion hori izugarri aldentzen dela idatzizkoaren gramatikatik. Gehiegi, esango nuke.

Egia da, alde batetik, ahozkoan hiztegi murritzagoa, egitura sintaktiko errazagoak, adierazpide lausoagoak, eta abar, erabiltzen ditugula, baina, bestalde, badirudi hizkuntzak astebetean ikasi beharreko komunikazio-tresna eraginkor bihurtu direla. "Aprende inglés en siete días" bezalako tranpak. 

Eta ez nahiz zuzentasunaz bakarrik ari, baita diskurtso-markatzaile beti-berdin eta pobreez, esamolderik ezaz...

Ikuspegi komunikatiboak estrukturalismoa bere baitan behar lukeela iruditzen zait, gainditzea ez baita aurrekoa bazterrean uztea, hura osatzea baizik.