Curriculum-foroa

Unitate didaktiko bat ekintzaren ikuspegitik

Unitate didaktiko bat ekintzaren ikuspegitik

by Hasier Agirre Aranburu -
Number of replies: 0

Beheko dokumentuan, Christian Puren-ek Europako Markoak bultzatutako ekintza ikuspegiaren eta garai bateko ikuspegi komunikatiboaren arteko ezberdintasunak jartzen ditu agerian.

Ikasgelan bertan gizartean bezain ERABILTZAILE edo ERAGILE SOZIAL izan omen daiteke ikaslea, elkarrekintzaren ikuspegia proiektuen bidez modu esanguratsuan jorratzen bada.Ez dago simulazio-premiarik, Puren-en iritzirako. 

Gehien eskertzen diodana, ordea, unitate didaktikoak ekintzaren ikuspegitik taxutzeko eman beharreko pausoak azaldu izana da. Nahiz eta ez dagoen, berariaz, helduen irakaskuntzara zuzendua, uste dut ematen dituela balio dezaketen adibide praktiko batzuk.

Eta asmatzen du ikaprozesua zenbateraino gidatu, ikaslearen autonomia-graduak edota ikaskuntza kooperatiboa bezalako alderdiak unitatearen bueltan ardazten. 

Egileak baditu artikuluak gaztelaniaz ere ("Del enfoque por tareas a la perspectiva co-accional", kasu), baina frantsesezko hau osoagoa da. Tamainagatik zintzilikatu ezin den PDFa denez, hona aurkitu ahal izateko izenburua (Google-n agertuko zaizue)

[PDF]construire une unité didactique dans une perspective actionnelle

Inork interesik balu, jakizue doaneko online ikastaroak ere eskaintzen dituela erretiratutako unibertsitate-irakasle ohi honek. Haren web-orrian duzue informazio guztia.