Curriculum-foroa

Europako Markoaren kalitate-matrizea

Europako Markoaren kalitate-matrizea

by Hasier Agirre Aranburu -
Number of replies: 0

Europako Markoaren erabilerarako kalitate-matrizea

Hizkuntza Modernoen Europako Zentroak, Europako Markoa argitaratu eta hamabost urtera, adituen talde bat jarri du lanean, Europako Markoa herri ezberdinetara egokitzeko kalitate-matrizea osatzen. Iazko azaroan egin zuen aditu-batzordeak mintegia Grazen, Austrian.

Behean duzue frantses hizkuntzaren ordezkari gisa aditu joandako Denis Vigneron-i egindako elkarrizketa.

Argitaratu eta hamabost urtera, Europako Markoak ez omen dauka, oraindik, Hizkuntza Modernoen esparruko adituen oniritzi bateraturik, eta bateratze-oztopo horien inguruan eztabaidatzeari ekin omen zioten mintegian. Markoaren goitik beherako ezarpena, irakasleak aurrez prestatu edo formatu gabe, izan omen da, beharbada, indartsuago ez nagusitu izanaren arrazoietako bat.   

Mailak eta hizkuntza-jarduerak ongi barneratuak badaude ere, badirudi markoaren oinarri den irakaskuntzaren gaineko hausnarketa filosofiko-epistemologikoa zabaltzeke eta azaltzeke  dagoela, neurri batean. Ekintza-ikuspegia ardatz duen irakaskuntza-eredu berria kontzeptu lausoa omen, oraino, irakasle zenbaitentzat.

Europako Markoa oinarri paregabetzat jotzen du, ikerketa didaktikorako ez ezik, baita pedagogikorako edo guri bereziki interesatzen zaigun andragogikorako ere.

http://www.reseau-espe.fr/actualites/interview-projet-celv-matrice-pour-l-utilisation-du-cecr