Didaktika-foroa

"Ez dizut ulertzen"

"Ez dizut ulertzen"

by Iñaki Murua -
Number of replies: 1

Gaizki-ulertuak sortaraz ditzaketen gaztelaniazko hamar esaldi bildu ditu blog-sarrera batean José Ramón Rodríguezek. Bere esanetan, gaizki-ulertu horien azpian dagoena ez da lingustikoa zuzenean; gizarte- eta kultura-ohiturekin du zerikusia. 

Hala, badago zure ustez euskaraz antzeko eragina sortaraz lezakeen esaldi edo esamolderik? 

In reply to Iñaki Murua

Er: "Ez dizut ulertzen"

by Borja Ariztimuño Lopez -

Ez da kontu kulturala (soilik), baina euskaraz "behar izan" perifrasiak dituen adiera guztiak testuinguruaren arabera bereiztea ez dirudi egiteko erraza denik; behinik behin maila apaleko hiztun berrientzat. Noiz adierazten du "beharrizana", noiz "obligazioa", noiz "asmoa", noiz "gertakizuna"...

Horren inguruan: http://31eskutik.eizie.eus/2015/01/24/hizkuntzaren-historiak-iii-gramatikalizazioa/