Didaktika-foroa

Filologiaren tokia eskoletan

Er: Filologiaren tokia eskoletan

by Hasier Agirre Aranburu -
Number of replies: 0

Interesgarria, Iñaki!

Ikuspegi komunikatiboa muturrera eramateari ere ikusten dizkiot nik bere arriskuak. Thornbury-ren "Nola irakatsi berba egiten" irakurrita, badirudi berak ahozko gramatika deitzen dion hori izugarri aldentzen dela idatzizkoaren gramatikatik. Gehiegi, esango nuke.

Egia da, alde batetik, ahozkoan hiztegi murritzagoa, egitura sintaktiko errazagoak, adierazpide lausoagoak, eta abar, erabiltzen ditugula, baina, bestalde, badirudi hizkuntzak astebetean ikasi beharreko komunikazio-tresna eraginkor bihurtu direla. "Aprende inglés en siete días" bezalako tranpak. 

Eta ez nahiz zuzentasunaz bakarrik ari, baita diskurtso-markatzaile beti-berdin eta pobreez, esamolderik ezaz...

Ikuspegi komunikatiboak estrukturalismoa bere baitan behar lukeela iruditzen zait, gainditzea ez baita aurrekoa bazterrean uztea, hura osatzea baizik.