Hizkuntz kontuak

Cool, guaiago. Be rock.

Cool, guaiago. Be rock.

de Luis Mari Txabarri Miranda -
Número de respuestas: 2

Amaitu berria da Real Academia Españolak (RAE) eta Academia de Publicidad erakundeak antolatu duten  ¿Se habla español en la publicidad? eztabaida-jardunaldia. Akademikoak, idazleak, kazetariak eta publizistak izan dira bertan, helburu izanik, gai horren inguruan hausnarketa- eta elkarrizketa-prozesu bat burutzea. Izan ere,  azaldutako datuen arabera,  areagotzen ari da, erabat, ingelesaren erabilera publizitatean.

Azaleratutako arrazoien artean, batetik,  gutxiagotasun-konplexua aipatu da, ingelesaren ospea espainieraren kaltean; bestetik, ingelesaren izaera hedakorra, espainierak ez duena; eta, azkenik, publizitateak baliatzen dituen elementuak (irudiak, soinuak … ) bezeria erakarri eta limurtzeko.  Alabaina, kezkagarriagoa omen da ingelesaren neurririk gabeko presentzia erabilera profesionalean, iragarkietakoa baino.

Egoera aztertzeko bi bideo baliatu dira, “Swain” eta “Blind effect” izenekoak, gizarteratu berri diren balizko bi produkturen ezaugarririk behinenak goraipatzen dituztenak.

Garbizaleagoak ote gara euskaldunok?

En respuesta a Luis Mari Txabarri Miranda

Er: Cool, guaiago. Be rock.

de Jon Imanol Iturrioz Aldanondo -

Gai hori dela eta idatzi bat, Joxerra Gartziarena, eta Anjel Lertxundik Berrian idatzitako bi testu labur:

Joxerra Gartzia:

Eslogan egokiak sortzeko lantegia:

Ez nintzateke harritu behar, baina hala ere harritu egiten naiz oraindik, inozo halakoa ni, euskarazko esloganak sortzeko garaian esaera zaharrak zeinen gutxi erabiltzen diren ikusita.

Ez nintzateke harritu behar, ondotxo baitakit publizitate kanpaina gehienak, baita iragarle euskaldunenak ere, erdaraz landu eta sortuak direla. Inventio edo brain-storming delakotik hasi eta formulazioraino, den-dena erdaraz. Gero, azken unean, inguruko “basko”ren bati eman, eta egin dezala berak bost minututan talde batek hainbat astetan egin duen lanaren euskarazko itzulpena.

Harritu egiten naiz, ordea, nire inozoan, zenbait kasutan ez dagoelako ezer egin beharrik, aurrez euskarazko ahozko tradizioaren ondarea behar bezala ezagutzeko lana eginda edukiz gero behintzat.  

Jendaurrean Hizlari. (Ahozko) Komunikazio Gaitasuna Lantzeko Eskuliburua, 228. or.

AnjeL Lertxundiren bi testuak: You etxerako eta Euskara soap. 

http://www.berria.eus/paperekoa/1537/007/001/2013-02-24/you_etxerako.htm

http://www.berria.eus/paperekoa/1537/005/001/2011-07-02/euskara_soap.htm