MoodleMoot Euskadi 2020

Argitaratua: astelehena, 2020(e)ko otsailaren 10(e)an, 09:55(e)tan
MoodleMoot Euskadi 2020

Aurtengo Moodlemoot Euskadi 2020 jardunaldia ekainaren 5ean izango da, Bilbon dagoen Bizkaia Aretoan. Euskal Herriko Unibertsitatea da antolatzailea.

Moodle-erabiltzaileen esperientziak partekatzea da helburu nagusia. Horregatik, komunitate horretako kideen proiektu, esperientzia edota egindako hausnarketen berri emateari eskainiko zaio tarte handia topaketan. Asmoa, beraz, denen artean ikastea eta hezkuntza-teknologiaren erabilera eraginkorrean aurrera egitea. 

Laster argitaratuko dute ekarpenak aurkezteko deia, baita izena emateko epea ere. 

Halaber, @mooteu20 Twitterreko erabiltzaileari zein #mooteu20 traol-hitzari erreparatu ahal diezu sarean jarraipena egiteko.

MoodleMoot Euskadi 2020

Aurreko edizioen berri izan nahi baduzu, webgunean dago hainbat informazio,  grabazioak eta aurkezpenak, besteak beste.

Erakutsi iruzkinak
  • 2019anIñaki Murua - og., 2020(e)ko mai.ren 7(e)an, 08:28(e)tan
    Honako hau ematen dute aditzera antzolatzaileek Twitter bidez maiatzaren 6an:
    #mooteu atzeratzea erabaki genuen, baina UPV/EHUko eCampusekoek 13. edizioa egiteko asmoa dugu, egoera egokia denean. Oraingoz, nahiago dugu topaketa presentziala izatea eta "normaltasun berriak" moodlemoot baten antza duen zerbait egiteko aukera eman arte itxarotea.

Gaiarekin lotutako beste eduki interesgarri batzuk

DVD 89(I)

H317 - Aprendizaje formal e informal: más allá del aula y de los entornos virtuales de aprendizaje

Esperanza Románek hitzaldi bat eman zuen gaztelaniaz 2011n HABEk antolatutako Jardunaldien barruan, "Aprendizaje formal e informal: más allá del aula y de los entornos virtuales de aprendizaje" izenburupean. Bideo honetan, hitzaldi osoa duzue entzungai.