Prestakuntza-jarduerak

INGURA euskara online: prestakuntza-saioak kudeatzaileentzat eta irakasleentzat

Argitaratua: Wednesday, 7 May 2025, 8:20 AM
INGURA

2024-2025 ikasturtean abiatu zen INGURA, euskara online ikasteko ingurune digitala. Ikasturte honetan A1 maila eskaini da osorik, eta euskaltegi, autoikaskuntza-zentro zein erakunde batzuetan hasi dira ingurune hau erabiltzen.  Aurreikusita dago 2025-2026 ikasturtean, A1 maila ez ezik, A2 maila ere osorik eskaintzea.

Hori dela eta, HABEk bi prestakuntza-saio antolatu ditu INGURA erabiliko duten irakasle zein kudeatzaileei begira:

INGURA – euskara online / kudeatzaileak. 

Kudeatzaileak

Euskaltegi, autoikaskuntza-zentro nahiz gainontzeko erakundeetako kudeatzaileei zuzendutako saioa, hau da, INGURA ikastaroak euskara-ikasleen esku jartzeko ardura dutenei. Funtzionalitate ezberdinak landuko dira (adib., nola sortu zentro bat, edizio bat, talde bat…).      

   Maiatzaren 16an (ostirala) 

10:00 – 12:00


INGURA – euskara online / irakasleak. 


Irakasleak                            

INGURAn irakasle arituko diren pertsonei zuzenduta. Irakasle-rolaren alderdi eta funtzionalitateak erakutsiko dira (adib., irakasleak ebaluatzen dituen jarduerak, tutoretzako eta ahozko eskolen saioetako ekitaldi berriak sortzeko tresnak…).

Ekainaren 6an (ostirala)

10:00 – 13:00


Oharrak: ikastaroak online izango dira (Teams) eta saioetara konektatzeko lotura eta jarraibideak aldez aurretik bidaliko dira.

Parte hartu nahi dutenek, galdetegia bete beharko dute. Horretarako azken eguna maiatzaren 14a izango da.

Aurreko lotura ez bazaizu agertzen, sartu zure erabiltzailea eta pasahitza.

OHARRA: Ez da ziurtagiririk emango.


Beste eduki interesgarriak

INGURA

INGURA euskara online: prestakuntza-saioa kudeatzaileentzat

HABEren arduradun tekniko Eskarne Lopetegik gidatu zuen lehenengo prestakuntza-saioa online, eta hemen duzue saio horren grabazio osoa.