Prestakuntza-jarduerak

358 – Norberaren Ikas Alorra eta Norberaren Ikas Sarea helduen euskararen irakaskuntzan – Etsenplua emanez (2016 / Donostia)

Argitaratua: asteazkena, 2016(e)ko maiatzaren 18(e)an, 08:57(e)tan
Andoni Tolosa

Irakaslea

Andoni Tolosa – AEK. Donostia.

Aurkezpena

Ez da kontu berria, bere esparru naturalean irakasten den beste edozein hizkuntza bezala, jakin badakigu, edo behintzat susmatzen dugu, ikaskuntza informalak duen garrantzia. Zerbait egin behar du ikasleak, bere kabuz —eskolatik kanpo, alegia—, hizkuntza modu eraginkorragoan eskuratzeko. Ideia horretan sakontzen lagunduko digu “Norberaren Ikas Alorrak”. Zer diren ulertuko dugu eta gure eguneroko jardunean txertatzeko pista batzuk jasoko ditugu..

Antolatzailea

HABE

Hartzailea

Euskaltegietako irakasleak. Eta interesaturik dagoen oro, plaza-kopurua bete arte.

Ikastaro-mota

Aurrez aurrekoa

Datak

2016ko uztailaren 14 eta 15

Ordutegia

09:00 - 14:30

Lekua

Donostia – Nazaret Zentroa (Aldakonea, 36)

Izena ematea

2016ko maiatzaren 18tik ekainaren 8ra.  Izena eman

Iraupena

10 ordu

Matrikularen prezioa

43,37 €

Matrikularen ordainketa

Izena eman, eta onartua izanez gero, ordainketa-gutunarekin batera bidaliko dio HABEk faktura dagokionari, jaulkipen-datatik hiru hilabeteko epean ordain dezan. Alabaina, gomendagarria litzateke ordainketa ikastaroa hasi aurretik bideratzea (ekainaren 15etik 30a bitartean).

Baldintzak

Ikastaroa hasi aurreko lana egina izatea

Informazioa

Behin matrikula osatuta, IRAKASBILen, ikastaroari dagokion eremuan, aurkituko duzu ekitaldi honetan baliatuko den dokumentazioa

Gaiarekin lotutako beste eduki interesgarri batzuk

Torres , Villatoro

H371 - PLE eta PLN: ikasteko eremu eta sare pertsonalak sortzea eta kudeatzea

F. Javier Villatorok eta Lola Torresek hitzaldi bat eman zuten gaztelaniaz 2013n HABEk EHUrekin batera antolatutako Ikastaroen barruan, "PLE y PLN: creación y gestión de espacios y redes personales de aprendizaje" izenburupean. Norberaren Ikas Alorra (NIA) kontzeptua (edo PLE, ingelesezko akronimoa) 2004tik eztabaidatzen da prestakuntza-testuinguru askotan, baita hezkuntza- eta prestakuntza-programetan txertatu ere. Zalantzarik gabe, oso gai eztabaidatua izan da, eta, ondorioz, hausnartu ahal izan da nola ikasi eta irakasten den sarean, sarearentzat eta sarearen bidez; ikaslearen egitekoaz, ikasprozesuaren ardatz moduan; ikaskuntza ez-formalaren garrantziaz; eta ikaskuntzaren kudeaketaz eta hausnarketaz, funtsezko osagai gisa. Saio honetan landuko ditugu PLE-en egitura eta osagaiak irakasleen prestakuntzan eta ikaskuntzan, hizkuntzen irakaskuntzan eta ikaskuntzan gaitasun digitalak duen garapenaren ikuspegitik. Bideo honetan, hitzaldi osoa duzue entzungai.
Ikaslenia

358 udako ikastaroan egindako bloga

2016ko udan antolatu den prestakuntza-ikastaroetako batean, 358 zenbakia duen "Entornos y Redes Personales de Aprendizaje en la Enseñanza del Euskera a Adultos – Predicando con el ejemplo" ikastaroan, hain zuzen, blog bat sortu dute, bertan ekoitzitakoa aurkeztu eta plazaratzeko.