Hizkuntza-trebetasun ezberdinak balioesteko proba egiaztatzaileak landu, pilotatu, egikaritu eta zuzentzeko prozesua hobetzea da ikastaro honen helburu orokorra.
***
El objetivo principal de este curso es mejorar el proceso de elaboración, pilotaje, administración y corrección de pruebas certificativas de las distintas habilidades lingüísticas.
Bizimodua eraldatu egin digute teknologiek; aldaketa handia eta etengabekoa da. Egoera horren aurrean, bizitza osoan ikasteko jarrera eta konpromisoa, etengabeko ikaskuntza alegia, izan daiteke erantzuteko bide egokia. Badago 2020an ustekabean agertu zenetik gure bizitzetan dugun beste funtsezko baldintzatzaile bat: COVID 19a. Pandemiak hainbat esparrutan dauden alderdi ahulak eta sendoak, mehatxuak eta aukerak azalarazi ditu; hezkuntzaren eremua oro har, eta horren baitako helduen euskalduntzea beraz, ez da salbuespena izan.
Halaber, izugarri zabaldu dute teknologiek antzeko interesak dituzten pertsonak aurkitzeko modua. Hau honela, besteekin eta besteengandik betidanik eman den gertaera bada ere, biderkatu egin dira bide horiek teknologien eta Interneten eraginez. Arriskuak eta mugak egon arren, egun komunitateek garapen profesionalerako, prestakuntzarako eta geure burua bizitza osoan janzteko aukera eskaintzen dute.
Teknologiak ikuspegi kritikotik aintzat hartuz, irakasle eta ikasleen gaitasun digitalak areagotuz, elkarrekin/elkarrengandik ikasteaz hausnartzeko zein hizkuntzen ikas- eta irakas-prozesuetan erabakiak hartzeko tartea izango dugu ikastaro honetan.
PRIMERAN! B2 materiala aurkezteko online saioetan zuzenean esku hartzeko aukerarik izan ez zutenentzat, otsailaren 19ko saioaren bideo-grabazio editatua eta aurkezpenean erabilitako dokumentazio osatua daude hemen eskura.
Gaitasun estrategikoa norbanakoaren gaitasun komunikatiboaren osagaietako bat da. Bere horretan ez da helburu didaktiko, baizik eta baliabide bat, errazten duena H2n lortu beharreko hizkuntza-gaitasunaren ikaskuntza. Ondorioz, irakasleen programazioan txertatzean, kontuan hartu behar da diseinatzen diren jarduerek nahikoa argi eskatu behar dituztela estrategia egokiak, zertarako-eta hizkuntza erabiltzeko jardueretan sortzen diren eragozpenak gainditzeko.
Esperanza Románek hitzaldi bat eman zuen gaztelaniaz 2011n HABEk antolatutako Jardunaldien barruan, "Aprendizaje formal e informal: más allá del aula y de los entornos virtuales de aprendizaje" izenburupean.
Bideo honetan, hitzaldi osoa duzue entzungai.