Ikastaroak, egun erabiltzen diren ikas-materialen azterketatik abiatuta, horiek gaur egungo HABEko curriculumaren ikuspegi komunikatiboarekin koherenteak izateko irizpideak hausnartu eta aplikatzeko bideak erakutsi nahi ditu.
Ikastaro honetan ahozko eta idatzizko testuen ekoizpena irakasteko sekuentzia didaktikoen diseinua landuko da. HEOCari jarraituta, ikuspegi komunikatiboa eta ekintza-ikuspegia hartuko dira ardatz, eta testu-generoetan oinarritutako hizkuntzen didaktikaren oinarrietan jarriko da arreta. Langai izango dira testuen eta testu-generoen definizioak eta karakterizazioak, testuen arkitektura, testu-generoen eredu didaktikoa eta sekuentzia didaktikoak. Irakasleek ahozko/idatzizko testuen ekoizpena lantzeko sekuentzia didaktikoen elementu batzuk diseinatuko dituzte ikastaroan zehar. Sekuentzia didaktiko horien diseinuan, arreta berezia eskainiko zaie irakasleak ekintza komunikatiboa bideratzeko sortutako kontsignan ezarri diren komunikazio parametroei; hau da, ikaslearen hizkuntza-ekoizpena bideratzeko sortutako komunikazio-ekintzaren baldintza komunikatiboei.
Ikastaro honen bitartez jendaurrean hitz egiteko trebetasuna eta ziurtasuna garatuko da. AEKko kideek azaldutako beharrak ikusita, bi gai jorratuko dira nagusiki. Alde batetik, beldurrak identifikatu eta aztertuko dira, beldur horiei aurre egiteko teknikak praktikan jarriz. Bestetik, diskurtsoaren osaketan jarriko da arreta: nondik hasi ideiak josten, nola egituratu, zer hartu eta zer baztertu. Metodologia parte-hartzezkoa izango da, teoria, talde-hausnarketa eta praktika uztartuz.
Ikastaroa planteatuta dago C2n hasi berriak diren irakasleentzat edo, C2 agiridunak izan arren, C2ko eskolak ematen hasi gabeentzat. Ikastaroaren helburu nagusia da irakasle horiek C2ko eskolak emateko prestatzea.
Ikastaro hau ikaskuntza-egoerak antolatzeari buruzko euren ezagutzak garatu edo finkatu nahi dituzten euskararen irakaskuntzako irakasleei eta profesionalei zuzendua dago, bereziki kontuan harturik hizkuntza baten ikaskuntza-irakaskuntza prozesuan bizi ohi diren sentimenduekin lotutako alderdiak. Horretarako, psikologiari, hezkuntzari, didaktikari eta neurozientziari buruzko ikerketek eskaintzen dizkiguten erreferentzia-marko teorikoei erreparatuko zaie. Motibazioari, ikas-estiloei, talde-dinamikei eta abarrei buruz hitz egingo da. Horrekin guztiarekin batera, ikaskuntza esanguratsuagoa, eraginkorragoa eta gogoangarriagoa lortzeko gaurgero ikasgelan arrakastaz praktikan jarritako adibideak eta proposamenak eskainiko dira. COVID-19ak eragindako egoera berezia kontuan hartuko da, baita bere ondorioak ere ikasleen motibazioan eta sentimenduetan.
***
El curso está dirigido a profesores y profesionales la enseñanza del euskera que deseen desarrollar o consolidar sus conocimientos sobre la organización de situaciones de aprendizaje teniendo en cuenta especialmente los aspectos relacionados con los sentimientos que se experimentan durante el proceso de enseñanza-aprendizaje de una lengua. Tendremos en cuenta para ello los marcos de referencia teóricos que nos ofrecen los estudios sobre psicología, educación, didáctica y neurociencia. Hablaremos sobre motivación, estilos de aprendizaje, dinámicas de grupo, etc. Todo ello irá acompañado de ejemplos y de propuestas de aplicaciones prácticas ya llevadas al aula con éxito para lograr un aprendizaje más significativo, eficaz y memorable. Se tendrá en cuenta la particular situación desembocada por el COVID-19 y su repercusión en la motivación y los sentimientos del alumnado.