Irakasbil
Irakasten
Irakasten dokumentuak
- irakasbil-kudeaketa:
- irakasbil-kudeaketa
«TALDE BEREZI» ikastaroak Donostiako elizbarrutiko irakasle eskolan
- Didakteka
- Sortua: 1986(e)ko abuztuak 14
- Bisitak: 1294
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Elizbarrutiko 0.H.O.eko Irakasle Eskolak azken urteotan antolatu dituen «talde berezi» ikastaroak aurreneko aldiz 1979-1980 kurtsoan hasi ziren, ikastaro hauenjaiotze arrazoiak eskola honetako ikaslegoaren euskara maila hobetzean oinarrituz.
Hasiera batean ikastaro hauek osatzeko, zenbait gai, eta euskara soilik, ematen zen. Urtetik urtera irakasle kopurua jaitsiz joan ahala, euskara beraren maila ere beherantz joan da. Hori dela eta, azken Jau urteetan zehar talde berezia sendotzea eta Jau hilabetez eta egunean bost orduko saioak ematea erabaki zen.
«CUISENAIRE» erregleten bidez istorioak osatu
- Didakteka
- Sortua: 1986(e)ko abuztuak 14
- Bisitak: 1210
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Mintzamena era askotan lan daiteke. Era guztiok beharrezko bezain probetxugarriak izanik, lerrootan euskararen irakaskuntzan erregletez baliatzeko iradokizun batzu proposatzen ditut. Mintzamena eratzeko sistema ernagarria daitekeela bait deritzot. Eta mintzamena ez ezik, idazmena ere antzeko bidetik abia liteke.
Komikia euskara irakasteko metodologiaren ardatzean
- Didakteka
- Sortua: 1986(e)ko abuztuak 14
- Bisitak: 1271
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Ez dut uste komikiari buruz teorizatzen hasteko une egokia denik, eta are gutxiago niri dagokidanik. Horretarako badira marrazkilariak, komikilariak, eta batipat grafikoari eta marrazkiari dagokion ikerketa egiteko tekniko bereziak. lrakaskuntza nire lanbidea denez, eta honen barruan euskararen irakaskuntzarako metodologia, arlo honi soilik lotuko natzaio.
Esperientziak azaldu behar direla eta, komikiak duen didaktismoari begiratuko diot. Beraz, komikia irakaskuntzaren prozeduran sartzen badugu, irakasle-komiki-ikaslea trinomioaren arteko erlazio estu eta lotua aztertu behar dugu. Elementu aberasgarri eta berri honen erabilkera nolakoa den eta nolakoa izan litekeen esan nahi dugu «azterketa» hitzarekin, besteak beste. Orain arte euskara irakasteko eta ikasteko testuetan komikiari ez zaio oinarrizko lekurik eskaini. Gure eskuetara heldu diren testu-liburuak klasikoegiak izan dira, eta oso gutxi gure izate berezia edo nortasuna kontutan hartu dutenak. Gehienetan kanpoko ideiak hartu ditugu eta moldaketa propioa eman diegu. Gaitz erdi!
Gure mundutxoa 10
- Didakteka
- Sortua: 1986(e)ko apirilak 8
- Bisitak: 1127
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Labayru ikastegia: euskara bidean
- Didakteka
- Sortua: 1986(e)ko apirilak 8
- Bisitak: 1244
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Labayru ikastegiak, ia beti, jaiotzaz euskaldun direnei begira lan egin du. Ez euskaldun berriak baztertzeagatik, luzarora erantzun sendo bat eurei ematearren baino.
Eginkizun honi helduz, Labayruko metodologia Derioko Udako Ikastaroetan zehar finkatu izan da, euskaraz txikitandik jakin arren, eskola bidez aztertu eta ikasteko, eta euskal literaturaren aberastasun eta ereduak ezagutu eta eureganatzeko erarik izan ez duten euskaldun zaharrentzat zuzendurik.
Bigarren hizkuntzen norbereganatzearen teoria eta euskara-irakaslea
- Didakteka
- Sortua: 1986(e)ko apirilak 8
- Bisitak: 1163
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Gaur egun gehienetan irakaslea ez da eztabaida teorikoetan sartzen eta, teknika pedagogikoen azpian dauden hizkuntz teoriak ezagutu gabe, teknika batzuk erabiltzen ditu eskolan «funtzionatzen» dutelako. Modu honetan askotan, edo gehienetan, teknika audiolingualak gramatika-itzulpen teknikekin batera erabiltzen dira. Hala ere, kontuan hartu behar dugu teknika hauek teorikoki nahaskaitzak izan beharko luketela, elkarren aurkako oinarri teorikoak baitituzte.
lrakatsi bai, baina nola? Ikasgaia prestatzen
- Didakteka
- Sortua: 1986(e)ko apirilak 8
- Bisitak: 1216
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Hizkuntz Didaktikaren barruan guztiz garrantzitsua dugu programaketa eta plangintza, irakaskuntza on eta eraginkorra lortu nahi badugu. Askotan pentsatzen dugu irakasleok zer irakatsi jakitea dela benetan kontuan hartzekoa, nola irakatsi ahaztuta edo baztertuta bada ere. Baina gaur egungo hizkuntz didaktikaren teoria eta metodoetan gero eta garrantzi handiagoa lortzen ari da nolakoa. Eta nolako honi erantzuten dio batez ere hemen azaldu nahi dugun ikasgai edo unitate didaktikoen programaketak eta plangintzak.
Hizkuntzen irakaskuntza dela eta
- Didakteka
- Sortua: 1986(e)ko apirilak 8
- Bisitak: 1108
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Lerro hauetan ingelesaren irakaskuntza hobetzeko asmoz antolatu eta burutu den Lehenengo Mintegi Espainiar-Portugaldarren berri eman nahi nuke. Mintegi honetako gogoetak ingelesaren irakaskuntzaren ingurukoak izan badira ere, enekiko, erraz aplika daitezke txosten honetako ideia asko gure egoeran ere.







