lrakatsi bai, baina nola? Ikasgaia prestatzen

Argitaratua: asteartea, 1986(e)ko apirilaren 8(e)an, 11:20(e)tan
Gela irekia

Hizkuntz Didaktikaren barruan guztiz garrantzitsua dugu programaketa eta plangintza, irakaskuntza on eta eraginkorra lortu nahi badugu. Askotan pentsatzen dugu irakasleok zer irakatsi jakitea dela benetan kontuan hartzekoa, nola irakatsi ahaztuta edo baztertuta bada ere. Baina gaur egungo hizkuntz didaktikaren teoria eta metodoetan gero eta garrantzi handiagoa lortzen ari da nolakoa. Eta nolako honi erantzuten dio batez ere hemen azaldu nahi dugun ikasgai edo unitate didaktikoen programaketak eta plangintzak.